Eka. 15, 2011
Gustoki, bertako nekazaritza bultzatzeko egitasmoa
Zergatik urruneko, atzerriko produktu industrialak kontsumitzen ditugu jakinez bertako laborariek gustua berriz atxemateko produktu sano eta kalitatezkoak ekoizten dituztela haien baserri ttikietan? Galdera honek eraman gaitu Gustoki sortzera. Ohar hortatik abiatuz, bertako ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lotura eginez, kontsumo mota hori eskuragarria bilakaraziko lukeen egitura bat sortu nahi izan dugu.








