Azken ordua: Indarkeriaren dialektika Borroka berri baten loraldia Adegiren prepotentziaren aurrean, metala borrokan Inkesta! Harrizko Printzipalak Euskararen 'patua' Lady Fest Red Electrica Españolaren inposizioaren kontra ETA desegin arte erne segitu behar dela esan dio Espainiak Frantziari
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mai. 11, 2012

28. Antzerkiaren Maiatza

img/maiatza.jpg
Entzun Jeitsi

Hendaiako 28. Antzerkiaren Maiatza aurkeztu zuten atzo Mendi Zolan kulturgunean. Bertan, Varietes zinemagela, Gaztelu Zahar pilotaleku aldameneko aparkaleku eta berdegunean ezarriko duten xapitoa, eta herriko Intzura edo Orio auzoetako kaleetara antzerkia eramango dute astebetez. Aurtengoan, 16 antzerki talde eta 29 emanaldi taularatuko dituzte, eta hainbat erakusketa eta antzerki tailer eskainiko dituzte.

Antoaltzaileen artean, Chimers Antzerki taldea dugu, eta bertako kidea den Maddalen Estekandik maiaztaren 23tik 27ra bitartean egongo den eskaintzari buruz zenbait xehetasun eman dizkigu.

Chimer antzerki taldeak, antzerki tailerrak antolatuko ditu 4 eurotan, eta Sokoburuko Mendi Zolan kulturguneko emanaldietarako 12 euroko sartzeak ordaindu beharko dira. Gainontzeko antzezlanetarako, aldiz, dohakoak izango dira.

Eta urtero bezala, alde soziala ere ez dute alboratuko. Nid Marin eta Opitale Marineko gaixoentzako eta Aizpean zahar etxean emanaldi bereziak eskainiko baitituzte

erlazionatua: 28. Antzerkiaren Maiatzaren baitan Zakar bilketa selektiboa Hendaian

close