Azken ordua: Emakume bat hil dute Laudion, eta senarra atxilotu du Ertzaintzak "Prozedura penala da lehena, eta azkenekoa behar luke" Emakumeak bakebideen bila Geratu Alexandria Ostirala Alarmak Ongi etorri 'Onginahia'-ren uste ona EH Bilduk estatus berria elkarrekin lantzea proposatu dio EAJri
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Abu. 14, 2012

Presoen aldeko giza katea

img/Giza_katea.jpg
Entzun Jeitsi

Irun, Hendaia eta Hondarribiko Herrira mugimenduek elkarlanean antolatu dute giza kate bat. Estatuen inmobilismoa salatzeko helburuz ekimen bat prestatzen egon dira Bidasoa eskualdeko herrira mugimenduko kideak,eta hau da hausnarketa horren emaitza. Larunbat honetan, Abuztuak 18 izango da; mugimenduko kidea den Xabik azaldu digu zer antolatu duten.

erlazionatua: Maiatzak 19, Mobilizazio Herritarrak Plazetan 2013-04-10 - Mundu Hotsak

Abu. 13, 2012

MusikIrun lehiaketa amaitu da

img/drakken.jpg
Entzun Jeitsi

Oreretako Les Fous taldea izan da irabazle. Bigarren izan zen Lizartzako Margot taldea eta hirugarren Morgue Irundarrak. Uztailaren 7an hasi zen lehiaketa Zona limiten ostiralero kontzeertuak ospatzen joan dira, orotara 15 talderen parte hartzearekin. Irabazleak diska kalitateko LP bat grabatzeko aukera izango du. Bestalde, webgunean bozka gehien jaso ditu Drakken ...

Abu. 13, 2012

Arraun asteburu borobila Hondarribian

img/estropadak_hondarribi.jpg
Entzun Jeitsi

Aste buru ederra espero zitekeen Hondarribian bat gutxi balitz hiru estropada ospatzen zirelako. Larunbata izan zen egun nagusia. Lehenik nesken partehartzea izan zen, Galiziako trainerua garaile irten zelarik tarte txikiarekin hori bai. Eta jendea gogotxu zen denboraldi bikain honetan hondarribiko gazteak etxean ikusteko, eta naiz eta argi izan ez zela ...

erlazionatua: Kiroletik saioa 2013/04/15

Abu. 9, 2012

Iosu Uribetxebarria gose greban

img/20120808_iosu.jpg
Entzun Jeitsi

Iosu Uribetxebarriak gose greban sartzea deliberatu zuen bart. Horretarako arrazoi eta argudioak, berak idatziriko gutunean bertan irakur daitezke. Komunikabideetan hedatzea da bere nahia Herrira mugimenduak jakinarazi duenez.
Astean zehaz elkarretaratzeak deituak daude eta asteburuan manifestazioa. Xehetasun gehiago www.herrira.org gunean.

erlazionatua: Presoen aldeko giza katea

Abu. 8, 2012

Presoen aldeko giza katea

img/herrira512.jpg
Entzun Jeitsi

Abuztuak 18an, Irun, Hendaia eta Hondarribiako Herrira mugimenduek deituta, giza katea eta ekimen ikusgarria burutuko dira estatu frantesa zein espainolaren inmobilismoa salatzeko.

erlazionatua: Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa. Kartzelako poemak

Abu. 8, 2012

Hondarribiako Bandera asteburu honetan

img/Hondarribiako_Arraun_Bandera.JPG
Entzun Jeitsi

Dena prest da Hondarribian arraunaz betetako asteburu bat pasatzeko. izan ere, ACT ligako banderaren 25. edizioa ospatzeaz gain emakumeen ligakoa eta ACR-1 ligakoa ere ospatuko dira asteburuan zehar, orotara 31 trainerik parte hartuko dute proba ezberdinetan. Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentearekin aipatu dugu ekitaldi garrantzitsu hau.

Abu. 8, 2012

Badator Hendaiako Euskal Besta

img/besta.jpg
Entzun Jeitsi

Hiri Besta eta Euskal Besta nagusituko dira asteburu honetan Hendaian. Elkarteek dena prest dute dagoeneko eta baita besta komiteak ere. Bertako lehendakaria den Manolo Alkaiagarekin mintzatu gara.

erlazionatua: Hendaiako txipiroi besta 2012 Zakar bilketa selektiboa Hendaian

Abu. 7, 2012

Bidasoa.mobi aplikazioa

img/240px-Bidasoa_ibaiaren_ahoa.jpg
Entzun Jeitsi

Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoak smartphonentzako webgune bat burutu Irun, Hendaia eta Hondarribiako aukera turistikoak bateratuz. Bertan aurkitu daitezke gune turistiko nagusiak, aisialdirako aukera ugari eta bertara nola iritsi GPsaren bidez.

erlazionatua: Eskualdeko hiru hizkuntzak praktikatzeko Gu Geu programa berriz ere abian Abuztuko turismo bilana hondarribian

Abu. 7, 2012

Taupaka jaio da!

img/taupaka.jpg
Entzun Jeitsi

Sorkuntza sustatu eta bultzatuko duen herri eragile berria da Taupaka. Oraingoz Bizkaitarrez soilik osatua badago ere, egitasmo nazionala da eta, musika, zein gainontzeko arteak barnebiltzen ditu.

erlazionatua: Kultur Etxe berria eta Olazabal Parkearen estreineko ekitaldia 2011-11-03 - Musika Agenda

Abu. 6, 2012

Hondarribian Ondo Pasa kanpaina

img/ondo-pasa-baina-ez-pasa.jpg
Entzun Jeitsi
Txomin Sagarzazu
Entzun Jeitsi
Nerea Zuazua

Gaur aurkeztu da ' Hondarribian ondo pasa, baino ez pasa' aurtengo kanpaina Txomin Sagarzazu Gazteria zinegotzia eta Nerea Zuazua Prebentzio Komunitarioko udal zerbitzuko koodinatzailearen eskutik. Aurten banatuko den kamiseta, txapa eta flyer-a aurkeztu dituzte bertan baita aurtengo sentsibilizazioaren alderdi nagusiak ere. Harremanetan drogek izan dezaketen eragin kaltegarria da aurten aukeratutako gaia ...

close