Kalimotxo Gaua Urruñan
Gogoratu bihar Ipar Euskal Herrian jai eguna izango dela. Eta beraz, ez dugula ohiko programaziorik egingo. Baina askok ajea izanen dute bihar. Gaur gaueko 22:00etatik goiti, Kalimotxo Gauaren hirugarren ekitaldia ospatuko baitute Urruñako pilota plazan. Berez, Besta Komiteak 2009. urtean bere garaian arrakasta handiko besta honen antolaketa berreskuratu zuen ...
erlazionatua: Urruñako Kimua haur baratzea Urruñako bestak 2012
EH Bai hautagaitza
Peio Etxeberri-Aintxart izango da EH Baiko 6. barrutirako hautagaia, ekaineko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira. Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine edo Sara barnera ditu seigarren barrutiak. Eta aurreko hauteskundeetan Sarkozy ezarri bazuten abertzaletasunaren aurkari bezala, oraingoan Michelle Alliot-Marie ezarri dute postu horretan.
Joan den ostiralean egin zuten eskualde huntako hautagaitzaren ...
Irtenbidea Badago! hitzaldia
Bidasoaldeko Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba alderdiek, aldiz, bizi dugun egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, burujabetzan oinarritutako eraldaketa soziala beharrezkoa delakoan, eta alternatiba dagoela erakusteko, dinamika berri bat aurkeztu dute. %15 inguruko langabezia sufritzen duen Bidasoko eskualdean erronka ekonomikoei eta herritarren beharrei erantzuten dien plan sozio-ekonomiko berria gizarteratzeko hainbat ekintza ...
erlazionatua: Irtenbidea Badago! hitzaldia
Maiatzak 15, San Isidro eguna
Bihar maiatzak 15, San Isidro Eguna ospatuko baita, eta gure eskualdeko baserritarrentzako erdigunea Hondarribiko Guadalupen izango da. Egun osoan zehar barazki azoka ospatuko da bertan. Eta horrekin batera, ohikoak diren herri kirolak eta ekitaldi erlijiosoen ospakizunak. Gregorio Berrotaranek azaltzen digunez, lan eguna izanik, Hondarribiko nekazari eta baserritarrak bilduko dira gehienbat ...
Estreinatu dira Irungo autobus linea berrien zerbitzuak
Irungo autobus linea berrien lehen zerbitzuek ibilbide berriak estreinatu dituzte goiz huntan. Gipuzkoa mailan garraio publikoak orohar, eta autobus zerbitzuek bereziki erabiltzaileen gorakada izan duen bitartean, Irunen urteotan murrziketa nabarmena eman da. Eta Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana jarraituz, gaur abian jartzen dituzten autobus berriek hori sahiestu nahi dute. Betiere, oinezkoen ...
Enpleguaren 9. astea prestatzen hasi da Bidasoa Bizirik
Bidasoa Bizirik garapen agentziak Enpleguaren 9. Astea prestatzen hasi da. Ekainaren hasieran ospatuko dute Anaka auzoko El Espazio bulegoan, eta batez bestean %14,6ko langabezia duen eskualde honetan halako ekimenak erabat beharrezkoak direla uste dute erakunde publikoetatik. Izan ere, aurreko ekitaldietan bezala, eskualdeko, Gipuzkoa osoko eta Ipar Euskal Herriko enpresa ...
erlazionatua: Enpleguren IX. Astea Irunen
Maiatzak 13, Herri Urrats 2012
Herri Urrats, euskararen alde antolatutako besta bat da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elgarretaratze bat, ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordua ezin hutsegina bilakatu dena. Senperen hasia eta 28 urte berantago, oraindik bertan segitzen duena, Senpere toki zentrala baita euskaldun guziendako, eta Udalak antolakuntza errexteko eginahalak egiten baititu.
Urtetik urtera Ipar ...
erlazionatua: Txingu Antisexistatik aurreko astean Senperen (Lapurdi) gertatutako erahilketa sexista salatzeko elkarretaratzea deitu du
28. Antzerkiaren Maiatza
Hendaiako 28. Antzerkiaren Maiatza aurkeztu zuten atzo Mendi Zolan kulturgunean. Bertan, Varietes zinemagela, Gaztelu Zahar pilotaleku aldameneko aparkaleku eta berdegunean ezarriko duten xapitoa, eta herriko Intzura edo Orio auzoetako kaleetara antzerkia eramango dute astebetez. Aurtengoan, 16 antzerki talde eta 29 emanaldi taularatuko dituzte, eta hainbat erakusketa eta antzerki tailer eskainiko ...
erlazionatua: 28. Antzerkiaren Maiatzaren baitan Zakar bilketa selektiboa Hendaian
Irtenbidea Badago! hitzaldia
Bidasoaldeko Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba alderdiek bizi dugun egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, eraldaketa soziala eta burujabetzan oinarritutako alternatiba dagoela erakusteko, dinamika berri bat aurkeztu zuten atzo Irunen. Bidasoko eskualdean erronka ekonomikoei eta herritarren beharrei erantzuten dien plan sozio-ekonomiko berria gizarteratzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen asteetarako.
Aurrenekoa datorren ...
erlazionatua: Irtenbidea Badago! hitzaldia
Hondarribiko Betherrameko adinekoen erresidentzia berria gaur inauguratuko da
Hondarribiko Betherrameko adinekoen erresidentzia berria gaur inauguratuko dute. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Martin Garitano egongo da eguerdiko 12:00etan egingo duten ekitaldian, Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezekin batera. Honek nabarmendu duenez, baliabide berri honek “nabarmen murriztuko du itxaron zerrenda, Bidasoa eskualdea Gipuzkoako gune kaltetuenetako bat baita.
Egoitza berri honek 150 plaza ...








