Benito Lertxundi kantuz
Euskararen hilabetea amaitzeko, kantaldi paregabea izanen dugu Martxoaren 31ean, arratsaldeko 20:30ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek “201ko Jazz’in college” aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai ...
erlazionatua: Hendaia Euskaraz, azken txanpan Bertso Afaria Hendaian
Benta Zaharraren berrirekiera
Hondarribiko Benta Zaharra berreskuratu eta karro baraderoan arrantzontzi bat ezartzeko helburuarekin 2006an sortutako Sustraia elkarteko kideak, udal ordezkariekin bilera egin dute. Juantxo Lapitz, Sustraia elkarteko ordezkariak azaldu digunez, arrantzaren kultura galbidean dagoela ikusita, kultur hondare horren berreskurapena beharrezkoa delakoan hasi ziren lanean.
Hondarribik energia kontsumoa murriztuko du
Gutxiago kutsatuko duela hitz eman du Hondarribiko Udalak, izan ere, Hondarribiak energia kontsumoa murriztuz, %20 CO2 gutxiago sortzeko konpromisoa hartu du, Europako Alkateen Hitzarmenarekin bat eginez. Ekimen hau, Euskal Autonomi Erkidegoan, EVE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du, eta energia berriztagarrien aldeko apostua egiten duten udalei dirulaguntzak ematen dizkie, kaleko argiteria ...
erlazionatua: Txomin Sagarzazu, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria Iñauterietak eskualdean
Udaberriko Ibilaldiak
Biriatu, Ziburu, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Urruñako Herriko Etxeek, Udaberriko Ibilaldiaren bederatzigarren ekitaldia antolatuko dute heldu den iganderako. Hilaren 25ean, Done Jakue Bidearen ibilbideak gogora ekarriz, paisaia ederretaz gozatzeko parada emanen duten bi ibilbide egiteko aukera egonen da. Donibane Lohitzunetik bata, eta Biriatutik abiatuta, bestea. Manolo Alkaiaga, Hendaiako Beste Komiteko ...
Mozart-en "Cosi Fan Futte" Irunen
Irunen, aldiz, hilaren 24ean eta 25ean Amaia kultur zentroan gozatu ahal izango den Mozarten "Cosi Fan Futte" operaren hurbilketa eskaini zuten atzo Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan. Obra honetarako, Gipuzkoako opera artistarik onenak bildu dituzte. Angel Pazos tenore irundarra, Marife Nogales mezzospranoa edota, Elena Sancho eta Ainhoa Garmendia sopranoak. Azken honekin ...
Hendaia Euskaraz, literatur irakurketak
Hendaia Euskaraz hilabeteak aurrera segitzen du, eta gaur, Euskal Itsabazterrak Erakundeak proposatzen dituen literatur irakurketen saio berri bat izan da. Natura, euskara eta literatura uztartu nahi izan dute, eta horretarako, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda, Bernardo Atxaga eta horrela, euskal idazleen zerrenda luze bat aintzat hartuko du Eric Disay, CPIE erakundeko ...
erlazionatua: Hendaia Euskaraz, azken txanpan Benito Lertxundi kantuz
"Izan Harro", itsasbazterrak garbi
Itsasbazterrean ekologiaren aldeko lanak bolondreski egiteko aukera emanen du Surf Rider Fundazioak, aste honetan zehar Hendaian. Aurten, hondakin plastikoen aferaz arduratuko da urtero antolatzen duen Itsas Ekimena. Ekimenaren 17garren urtea betetzen dutela, "Izan Harro" lelopean plastikoek itsasoan eta itsas bazterretan eragiten duten kutsadurari buruz sentsibilizatzeko helburua izango dute, Martxoaren 22tik ...
St Patrick Eguna Hendaian
Heldu den larunbatean Hendaiako ostatuen eskutik, bihar izango den St Patrick eguna ospatzeko kontzertu bana antolatu dute Hondartza auzoko zazpi tabernetan. Hala, larunbatean arratsaldeko 18.00etatik aurrera, gutxi gora behera, orduro kontzertu bat emanen dute ostatu ezberdin batean, goizeko ordubiak arte.
Euskaraz Bizi Eguna Donostin
Larunbat honetan, Euskaraz Bizi Eguna antolatu dute Donostin. Euskaldunak izateaz harro gaudela esateko aukera paregabea dugu honako hau. Egun osoko egitaraua prestatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak martxoaren 17rako. Porrotx, hizkuntza jokabideen tailerra, Patxaranga, ehunka lagunentzako herri bazkaria, kontzertuak... denetarik izanen da aurtengo Euskaraz Bizi Egunean.Igone Lamarain-ek eman dizkigu ...
Haur beganoen eskubideak
Aske Ekintza Animalista taldeko kideek, Hego Euskal Herriko eskoletako jantokietan, Eusko Jaurlaritzak haur begano eta begetarianoak baztertzeari uztea eskatzen diote. Taldeko kidea den Lide-rekin hitz egin dugu.
erlazionatua: Santo Tomas beganoa Donostin








