Last minute: Eskoziaren historiako botoa Klub esklusiboa "Independentzia ez da helburu bat bere horretan, bide bat da" Eskoziaren ispiluak Eskoziarrak, egun batez Bukatzeko eskaria Udalbiltzak elkarlana eskatu die "Euskal Herrian sinesten duten hautetsiei" Kepa Arkauz protestaldian hasi da Villapinteko espetxean bakarrik dutelako Euskal presoen aldeko Mendira jaialdia egingo dute urriaren 11n, Oiartzunen Terrorismoaren aurkako lege berria bozkatu du Frantziako Asanbladak
feeds
Listen live!

Latest

Feb. 13, 2013

Arma Plaza Fundazioaren kudeaketan «etika eta gardentasun falta» leporatu die Hondarribiko BILDUk jeltzaleei

img/Casa_Ramery.JPG
Play Download

Eusko Jaurlaritzak 2012ko abuztuaren 20an Arma Plaza Fundazioa fundazioen erregistroan onartu zuenez geroztik, hilabete gutxi batzuk besterik ez dira igaro, eta hainbat urrats eman ditu. Ramery Jauregia fundazioaren egoitza bilakatu da urtean euro bateko alokairu sinbolikoaren truke, eta hondasun historikoaren balioztatzeko asmoak agertu dituzte Aitor Kerejeta eta Txomin Sagarzazu, fundazioko presidente eta ordezkoak.

Baina fundazioaren erabakigunean parte hartzen duten udal oposizioko BILDU, PSE eta Hamaikabat-eko ordezkariek, udal gobernuan dagoen EAJren kudeaketaren gardentasun falta salatu dute.

Madrilgo FITUR nazioarteko turismo azokan Arma Plaza Fundazioaren partehartzea prentsaren bidez jakin izan zutela batetik, eta horri esker, Miren Aierbe udal arkeologa fundazioko gerente izendatu dutela. Patronatu-kideen artean harridura sortu du honek, izan ere, fundazioaren estatutuek jasotzen dutenez, euskal funtzio publikoko legearen arabera lehiaketa baten bidez egin behar dira Arma Plaza Fundazioko kontratazio deialdiak.

Bestalde, fundazioak aurten duen 152.000 euroko aurrekontuan “nondik heldu ez duten gastuak” nabarmendu ditu Ibai Labaien, Bilduko bozeramaileak.

close