Last minute: Iparra Europan jarrita daukate Bakegintzarako kreditu bila Sinadurak bilduko ditu BERRIAk, babes eske "Helburu izan behar du hedabideen irismenak, ez abiapuntu" "Babesle nagusia" dela erantzun du Jaurlaritzak Irismena eta sinesmena Jaurlaritza guztiekin ariko da aurrekontuei buruz, baina PSErekin "bereziki" ESANA. YOLANDA BARCINA. Nafarroako Gobernuko presidentea Itxaso Andueza izango da Bake Planaren kontsulta batzordeko presidentea Herri Elkargoko buruek ikuspegi bateratua plazaratu dute gobernantzaz
feeds
Listen live!

Latest

March 17, 2013

Aukera ona galdu du Real Unionek

img/gabarain-zubillaga.jpg

FUTBOLA
REAL UNION 0-0 PEÑA SPORT
REAL UNION: Otermin, Gabarain, Herreros (Colinas, m.64), Andriu, Moscardó (Infante, m.82), Valín, Albistegi, Chupe, Angulo, Juan Domínguez eta Lambarri.
PEÑA SPORT: Gonzalo, Garde (Javi, m.85), Eder, Igotz, Iker, Castán, Eneko Romo, Zubillaga (Arrondo, m.75), Yoel, Galán (Marc, m.77) eta Uriz.

Atzera pauso txikia eman zuen atzo Real Unionek. Ez zuen Peña Sporten defentsa estua gainditzea lortu eta puntu eskasa eskuratu zuen Stadium Galen. Sailkapeneko zazpigarren postuan jarraitzen du hala ere, laugarrenetik zazpi puntura. Jokalari bat gehiagorekin aritu ziren irundarrak partidako hirurogei minututan zehar, hogeita hamargarrenean Yoelek Andriuri sarrera gogorra egin eta bigarren txartel horia ikusi zuelako. Baina abantaila horrek, mesede baino, kalte gehiago egin zien etxekoei. Nafarrek atzera egin eta lerroak itxi zituzten, Unionen erasoari zulorik utiz gabe. Atzean sendo aritzeaz gain, lehenengo zatiko bi aukera garbienak izan zituen gainera, Eneko Romo kapitain txuribeltz ohiaren taldeak.
Bigarren zatian zelai erdian erabat nagusitu zen Real Union, baina atera hurbiltzeko hutsunerik aurkitu gabe. Colinasen zelairatzearekin batera irundarren bultzada handitu egin zen baina Peña Sportek ondo kokatuta jarraitu zuen eta Idiakezen taldeak errekurtso falta nabarmena agerian utzi zuen. Behin eta berriro erdiratu zuten txuribeltzek areara eta arazorik gabe desbideratu zuten beti urdinek. 82.minutuan partidako aukera onena izan zuen Angulok, baina erdira joan zitzaion jaurtiketa eta atezainak arazorik gabe gelditu zuen. Bost minuturen faltan, Moscardó kendu eta Infante sartu zuen Idiakezek, golaren bila arriskatuz. 88.minutuan Angulok gola egin zuen baina epaileak Lambarriren jokoz kanpokoagatik baliogabetu zuen. Colinasen falta jaurtiketa eta Lambarriren erremate ahula izan ziren Unionen azken aukerak. Hiru puntuak irabazteko beharrezkoa den gola ez zen iritsi, eta bakarrarekin konformatu behar izan zuten txuribeltzek.

close