Biolentzia mota ezberdinen aurrean emakumeen borrokaren testigantzak biltzen dituen "Tximeletak Burdinan" dokumentala Itsas Etxera iritsiko da ostiralean
Azaroan, Genero Indarkeriaren Astearen baitan, Irungo Gaurko Andreak Berdintasunren Aldeko Elkarteak “Mariposas en el hierro” (Tximeletak burdinan) dokumentalaren hiru pasaldi programatu zituen Oiasso Erromatar Museoan. Eta hainbat pertsona filmea ikusi nahian lekurik gabe geratu ziren.
Horientzat guztientzat eta hondarribitarrentzat orohar, heldu den ostiralean (abenduak 14, 20:00etan) Hondarribiko Itsas Etxean dokumentala ikusteko aukera emango dute, bi euroen truke. Bertha Gaztelumendi kazetariak zinema munduan egindako lehen saiakera da. Eta Donostiko Zinemaldian aurkeztu zuen, oso kritika onak jasoaz.
Dokumental honek biolentzia mota ezberdinak sufritu dituzten hainbat emakumeen testigantzak biltzen ditu. Baina Bertha Gaztelumendik esan digunez, hori baino gehiago da, sufrimendu horren aurrean emakume horiek aurrera eraman duten borrokaren testigantza, alegia.
erlazionatua: "Aiton Amonekin Blagan" dokumentalari buruz Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia








