Bixintxoak: larunbatean, Hendaiako herriak hartuko du hitza
Hendaian, aldiz, Bixintxoak heldu den ostiralean abiatuko dira. Aurretik, aurtengo aldaketekin, joan den larunbatean Danborradako entsegu nagusia egin zuten Errepublika Plazan. Eta dagoeneko, dena prest dute.
Nolanahi ere, ezin ahaztu daiteke, heldu den ostiralean Pellot kortsarioaren ongi etorriarekin ekingo diotela bestari. 19. urtea da ekitaldi hau ospatzen dutela Hendaian, eta horretarako, Hendaiako eskola eta ikastola bakoitzak bere Pellot eta Neskatxa hautatu dituzte. Zozketa bidez, aldiz, urtero eskola batekoak direla Pellot eta Neskatxa ofizialak. Aurtengoan, San Bixente eskolako Eric Del Molino eta Lilou Avignon aukeratu dituzte.Baina ostiralean, Pellot kortsarioa eta Hendaiako umeak protagonista izanen badira, larunbatean, Hendaiako herriak hartuko du hitza. 700 lagun baino gehiago bilduko dira auzoz auzoz goizean, eta hiri erdian atsaldean, Danborrada ospatzeko. Urte gutxitan usadio bilakatu dela diote, baina usadio guztiz pazrtehartzailea. Danborrada, Mikel Larralde
erlazionatua: Hendaiako danborrada Asteburuko ekimenak Hendaiako Bixintxo bestetan








