Aisialdia
Hendaiako gaztelekuaren aktibitateak
Hendaiako gaztelekuaren inguruan mintzatuko gara. Laister izanen dira opor ttipiak eta horren baitan, udalekuan, hainbat aktibitate proposatzen dizkigute haurrentzat, joko pista, rafting-a, bowling-a, bizikleta... 11 eta 15 urte arteko gazteei zuzendutako aktibitateak izanen dira.
erlazionatua: Joan den ostegunetik Hendaiako erretentzio zentroan atxikia da Karim Diaw, Aviron Bayonnais zango baloi taldeko jokolari ohia Zakar bilketa selektiboa Hendaian
Udaberri Festa Urruñan
Urruñako ikastolak Udaberriko festa antolatu du apirilaren 22rako. Hona hemen egun osoko egitaraua:
- 11etan: Entzierro ttipia
- 12tan: Zintzur bustitzea, bertsolariak, trikitilariak, eta txalapartaren laguntzarekin
- 13etan: Zikir'ogitarteko jatea, kantuak Kuxkuxtu txarangarekin (7€)
- 16tan: Behi kaka bingoa (pentzearen zatia segurtatzeko txartela : 3€
- 17etan: Sari banaketa, ikastolako haurrak kantuz, mutxikoak
- Egun osoan ...
erlazionatua: Kalimotxo Gaua Urruñan Urruñako Kimua haur baratzea
Bidasoa Burning festibala
Datorren asteazken honetan, Bidasoa Burning festibala burutuko da Psilocybenean. Kontzertu hirukoitza izanen da, Supersweet, Naica, eta Mobydick taldeekin, gaueko 22.00etatik aurrera. Fortun, festibal honen antolatzailearekin hitz egin dugu.
Modotti Tailerra Hondarribin
Hondarribiko Kale Nagusian dagoen Modotti tailerrak erakusketa berri baten inaugurazio ekitaldia egingo du igande eguerdi honetan. Apirilaren 30era bitartean, Oreretako "Katiuskak Estudioa"aren eskutik "Klik Bihotza" izeneko argazki bildumaren mostra ikusgai egongo da bertan.
erlazionatua: Modotti tailerra
Erdi Aroko pintxoak dastatzeko aukera
Erdi Aroko pintxoak dastatzeko aukera izanen dugu gaur hasi eta igandera bitartean Hondarribiko hamar ostatutan. Berez, Erdi Aroko Hiri Harresituen Sareak, Maiatzaren 5 eta 6ean, Hondarribian antolatuko duen Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketan parte hartuko duen herriko ordezkaria hautatzeko lehiaketa ospatuko dute egunotan. Herriko hamar establezimenduk parte hartuko dute.
erlazionatua: Txomin Sagarzazu, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria Iñauterietak eskualdean
Hondarribiko Benta Zaharreko aparkalekua doainik
Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak Hondarribiko Udalari emana zion Bentako aparkalekuaren gaineko eskumen hitzarmena iraungi egin da. Berez, Martxoaren 12az geroztik, Hondarribiko udalak ez du aparkaleku hori kudeatzeko baimenik. Baina oraindik ere, bertan dauden TAO makinak martxan segitzen dute. Ibai Labaien-ekin hitz egin dugu, Hondarribiko Bildu udal taldeko bozeramailearekin.
Benito Lertxundi kantuz
Euskararen hilabetea amaitzeko, kantaldi paregabea izanen dugu Martxoaren 31ean, arratsaldeko 20:30ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek “201ko Jazz’in college” aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai ...
erlazionatua: Hendaia Euskaraz, azken txanpan Bertso Afaria Hendaian
Udaberriko Ibilaldiak
Biriatu, Ziburu, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Urruñako Herriko Etxeek, Udaberriko Ibilaldiaren bederatzigarren ekitaldia antolatuko dute heldu den iganderako. Hilaren 25ean, Done Jakue Bidearen ibilbideak gogora ekarriz, paisaia ederretaz gozatzeko parada emanen duten bi ibilbide egiteko aukera egonen da. Donibane Lohitzunetik bata, eta Biriatutik abiatuta, bestea. Manolo Alkaiaga, Hendaiako Beste Komiteko ...
Mozart-en "Cosi Fan Futte" Irunen
Irunen, aldiz, hilaren 24ean eta 25ean Amaia kultur zentroan gozatu ahal izango den Mozarten "Cosi Fan Futte" operaren hurbilketa eskaini zuten atzo Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan. Obra honetarako, Gipuzkoako opera artistarik onenak bildu dituzte. Angel Pazos tenore irundarra, Marife Nogales mezzospranoa edota, Elena Sancho eta Ainhoa Garmendia sopranoak. Azken honekin ...
St Patrick Eguna Hendaian
Heldu den larunbatean Hendaiako ostatuen eskutik, bihar izango den St Patrick eguna ospatzeko kontzertu bana antolatu dute Hondartza auzoko zazpi tabernetan. Hala, larunbatean arratsaldeko 18.00etatik aurrera, gutxi gora behera, orduro kontzertu bat emanen dute ostatu ezberdin batean, goizeko ordubiak arte.








