Elkartasuna
Urruñako ikastolaren aldeko ekimena, ekainaren 2an.
Bigarren urtez udaberriari ongi etorria emateko Urruñako Ikastolak Kaka Bingoa du antolatu. Ekainaren 2an igandearekin egun osoko egitaraua antolatu dute, heldu eta haurrek ongi pasatzeko... Xehetasunak Pello Aranzabalek (Urruñako Ikastolako Besta Taldeko kideak) eskeini dizkigu.
erlazionatua: Otsailak 2 larunbata, Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa 3.000 lagun bildu ziren larunbatean Hendaian, ikastolendako lege babesa aldarrikatzeko
Ondarruko zubi harresia
Bost egun darama Ondarruko Aske guneak Urtza Alkorta babesteko asmoz. Gure kolaboratzailea den Patxi Gaztelumendi bertako egoera azaldu eta bertan erabiltzen ari diren komunikabide berrien erabilera aipatu dizkigu.
Sahararen aldeko astea Oiartzunen
Sahararen aldeko astea Oiartzunen
erlazionatua: Atez ateko sistema 2012-06-06 - Mundu Hotsak
Lander Arbelaitz, Argia aldizkariko kazetariarekin elkartasuna.
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak elkartasuna agertu nahi dio Lander Arbelaitz Argia
aldizkariko kazetariari, AskeGunea hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta.
Hekimeneko kide sortzaileetako bat da Argia aldizkaria, eta Hekimenen helburuetako bat da
euskal hedabideen presentzia eta eragina handitzea gizartean. Horretarako, ezinbestekoa da gero
eta informazio kalitatezkoagoa eskaintzea. Hekimenen ustez ...
erlazionatua: Gaixo mentalak ulertu, lagundu, zaindu eta ez baztertu Sahararen aldeko astea Oiartzunen
Haur sahararrak udan "basamortuko infernutik" ateratzeko bidasotarren elkartasuna inoiz baino beharrezkoa dela ohartarazi dute
Ilargi Erdi Gorriak eta ACNUR erakundeak ohartarazi dute, asteburu honetan segurtasun arazoak direla eta, Aljeriako basamortuko errefuxatu guneetan diren 200.000 saharuiak laguntzen zituzten kooperante gehienak desalojatu behar izan dituztela. Era berean, laguntza humanitarioaren egoera nabarmen okerrera egin du asteotan, eta errefuxatuak laguntzeko elikagaien banaketa ez da ehuneko ehunean segurtatua ...
erlazionatua: Saharako errefuxatuen aldeko Elikagaien Euskal Karabanaren kanpaina urtarrilaren 18an eta 19an egingo dute Estereotipo okerrak eta beldurrak baztertzeko helburua du AFAGIk Alzheimerraren Nazioarteko Egunean
Hugo Chavez komandanteari omenaldia Irunen
Bien bitartean, joan den larunbatean 120 lagun bildu ziren Irungo Urdanibia Plazan Hugo Chavez komandantea omentzeko. Askapena erakunde internazionalistak deitutako ekimen sinboliko honekin bat egin duten talde eta eragileen artean, Irun eta Hondarribiko SORTU alderdia, Ezker Anitza, Irungo Eusko Alkartasuna, Irungo Ernai gazte antolakundea edota Republicanos Iruneses izan dira.
Ekitaldia ...
erlazionatua: Ikastetxeetako Bertsolaritza Jaialdia Iñauterietak eskualdean
Otsailaren 25etik martxoaren lehena bitartean, Nagusilan erakundeak aurtengo lehendabiziko elikagai banaketa egingo du.
Iragarri dutenez, Europako Batasunak abian jarritako Larrialdizko Elikadura Bermatzeko Kanpainari esker bildutako janaria da, kasu honetan banatuko dutena. Denetara, 23 tona janari, beharrak justifikatu eta izena eman duten 477 familien artean.
Elikagai banaketa hori Letxunborro hiribidean dagoen Traperos de Emauseko egoitza zaharrean egiten dute, betiere, bolondresei esker. Nagusilan erakundeko arduradunarekin ...
Angelman Sindromeari sendabide baten bilatzeko ikerketa gastuak estaltzeko elkartasun kanpaina abian jarri dute Hondartza Kiroldegian
Harry Angelman doktoreak 1964. urtean lehen diagnostikoa egin zuelako, izena du horrela Angelman Sindromeak. Baina jaiotzez datorren eritasun neurogenetiko honetaz gutxi dakigu, gutxiengo batek baizik ez duelako sufritzen. Gipuzkoan, esaterako, zazpi lagun besterik ez daude diagnostikaturik.
Hala, Gipuzkoako Angelman Sindromearen Elkarteko ordezkaria, Joseba Antxustegik azaldu digunez, egunotan, Hondarribiko Hondartza Kiroldegiko ...
erlazionatua: Hondarribiko arraun banderen bedeinkapena Estereotipo okerrak eta beldurrak baztertzeko helburua du AFAGIk Alzheimerraren Nazioarteko Egunean
Saharako errefuxatuen aldeko Elikagaien Euskal Karabanaren kanpaina urtarrilaren 18an eta 19an egingo dute
Sahararen Aldeko 9. Euskal Karabana betetzeko elikagaien bilketa kanpaina egingo dute Irun eta Hondarribiko supermerkatuetan. Urtarrilaren 14tik 18ra eskoletan, haurrek etxetik eramandako laguntza bilduko dute, batetik, eta bestetik, hilaren 18an goizez eta 19an supermerkatuetan ariko dira. Atuna eta sardina kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta emakumeentzako konpresak bilduko dituzte. Iaz ...
erlazionatua: Haur sahararrak udan "basamortuko infernutik" ateratzeko bidasotarren elkartasuna inoiz baino beharrezkoa dela ohartarazi dute Bidasotarrak Saharan: elkartasun brigadak.
Olentzero Rock: 1000 jostailu
Joan den larunbatean Hendaiako Merkatu Zaharrean ospatutako Olentzero Rock Jaialdiaren bigarren ekitaldian, 500 jostailu inguru bildu zituzten, Ze Esatek, The Lookers eta Ekintza taldeen kontzertura sartzeko, jostailu bat entregatu behar baitzen. Horiei, aurreko asteotan Hendaiako 50 komertziotan egindako kanpainan zehar bildutako beste 500 jostailuak gehitu behar zaizkie. Beraz, mila guztira ...
erlazionatua: Olentzero Rock 2012








