Herri Mugimenduak
Hondarribiko Bentako TAO isunak
Hondarribiko Bildu udal taldeak, Udal Gobernuak Bentako TAO aparkalekuarekin egiten ari dena legitimoa ez dela salatu du berriz ere. Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalaren artean Bentako aparkalekuaren kudeaketarako hitzarmena martxoaren 15ean indarra galdu ondoren, Bilduk martxoaren 21ean salatu zuen lehen aldiz, Udalak eskumenik gabe aparkalekuaren TAO zerbitzua bere horretan mantentzen ...
erlazionatua: Hondarribi Blues Jaialdiaren aurrerapen txiki bat Iñauterietak eskualdean
EDU ZABALA eta AIORA BERISTAIN “Hezkuntzan Geu Eragile” taldea
Espainiako Gobernuaren azken murrizketen aurrean kezka eta ezinegona sortu da. Sindikatuetatik zerbitzu publikoen aurkako eraso bezala ikusten dute hezkuntzan hartuko diren murrizketa neurriak. Eskoletako irakasle kopurua asko ttipituko da, eta unibertsitateko tasak nabarmen emendatuko baitira, batez bestean %50a, eta zenbait kasuetan %70a ere. Baina 10.000 milioi euroko murrizketa osasungintza ...
erlazionatua: Hezkuntzan Geu Eragile: Ikasturte bukaerako ekimena. Zirko eskola, Irungo Lakaxita gaztetxeak antolatuta
Bidasoan Euskaraz 2012
Maiatzaren lehen astebururako Bidasoan euskaraz besta antolatu du Antxeta Irratiak Pausun. Ostiralean, Kantu Afaria izanen da, Kuxkuxtu Txarangak alaiturik. Larunbatean, Pintxo Txapelketa, Euskal Herriko Arno Dastaketa, eta "Open Brass" taldea + Jam Session bat izanen da, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Igandean, aldiz, Bidasoako itzulia eginen da oinez Xaiatik goizeko 9.00tan ...
erlazionatua: Bidasoan Euskaraz 2012 Antxeta Irratiaren Bertso Bazkaria
Gora Maiatzaren Lehena! Lotu Borrokari!
Hori da LAB sindikatuak datorren astearteko Langilearen Eguneko mobilizazioetarako proposatzen duen leloa. Zubi egunak direla eta, langileria mobilizatzea zaila suerta daitekeen arren, indarrak batu eta agintariek erabakitako kapitalismoaren aurrean alternatiba bat eskaintzeko unea iritsi dela aldarrikatu du. Hala, Euskal Herri mailan 20 eskualdetan, beste hainbeste manifestaldi deitu ditu LABek maiatzaren ...
erlazionatua: LABen Biltzar nagusirako azken bilkura Langabeziaren inguruko datuak
Gaur, Herrira, herri mugimenduaren aurkezpena Irunen
Urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde izandako adierazpen erakustaldi erraldoia abiapuntu hartuta, Egin Dezagun herri iniziatibak herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela erakutsi zuen. Hala, euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoeraren kontra lan egiteko helburuarekin, joan den larunbatean Herrira Irungo herri bilguneak prentsa agerraldia eskaini zuen joan den larunbatean ...
erlazionatua: Goazen Plazara!
Cimade elkartea
Pasa den astean Armeniako gizon bat Hendaiako Erretentzio Zentroan arrestaturik zegoen Armeniako gizon bat, bere herrialdera kanporatua izateko arriskuan zegoena, aske uztea erabaki zuen Paueko epaileak. Gizonak hogei egun eman zituen espetxeraturik. Baina hori apirilaren 20an gertatu zen.
Halere, gendarmeak etengabe ari dira etorkinak arrestatzen. Aste honetan, Afrikako Gaboneko emakume ...
Berdintasunaren Saria, Irun eta Hondarribiko Alarde Parekideei
Jaizkibel konpainia aktualitate gaia da ere, Emakundek Irun eta Hondarribiko Alarde Parekideei, Berdintasunaren saria emango dielako. Urteotan, emakumeen berdintasunaren alde egindako lana saritzea erabaki zuen Emakundek joan den udazkenean, baina sari banaketa gaur egingo dute Donostiko Kursaal-en, arratsaldeko 19.00tan. Irun eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte hartzearen aldeko borrokak urte ...
erlazionatua: Irun eta Hondarribiko alarde mistoak saria jaso dute Errege magoak eskualdean
Erasorik ez erantzunik gabe!!! Gaur kontzentrazioa, 19.30etan Elatzeta eskolan
Txingudi Anti Sexistak asteartean Irun hirian gertatutako eraso sexista salatu nahi du.
Beste behin ere, bortizkeri sexistak bere alde krudelena erakutsi du.
Hau salatzeko Txingudi Anti Sexistatik kontzentrazioa deitzen dugu.
Kontzentrazioa Elatzeta eskolan izango da, gertakaria eman zen lekutik gertu Apirilaren 20ean, ostiralean, arratsaldeko 19:30etan.
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!
erlazionatua: Elkarretaratzea Txingudi Anti-Sexista Eraso sexistarik ez!!!
Jaion 2012 - Aldarrikatu zure Orbita
Lakaxita Gaztetxeko Xabirekin hitz egin dugu Jaion festa ibiltariaren inguruan. 9 urtez Irungo kaleak aldarrikapenez eta kolorez bete ditu Jaionek eta horien errepasoa zein aurtengo zehaztasunen inguruan aritu gara.
Aldarrikatu zure orbita, Odisea 2012, lelopean, 9. Jaion kontzertu ibiltaria antolatuko du Lakaxita Gaztetxeak Apirilaren 21erako, eta aldi berean, gaztetxearen 7 ...
erlazionatua: Jaion 2013 balorazioa JA10N
Igande pasa AHTren aurka
Datorren apirilaren 15ean, AHTren aurkako borrokaren gastuak ordaintzeko “igande-pasa” bat antolatu du Donostiako AHTren aurkako taldeak. Egun hori Donostiako Kortxoenea Gaztetxean ospatuko da eta egitaraua honako hau izango da:
14’00etan: Ongi etorria
14’30etan: BAZKARIA (Kuskus, babarrunak eta flana)
16’30etan: KANTHORIA Biolin kontzertua. Antigoaleko musika talde honetako kide ...








