Azken ordua: Indarkeriaren dialektika Borroka berri baten loraldia Adegiren prepotentziaren aurrean, metala borrokan Inkesta! Harrizko Printzipalak Euskararen 'patua' Lady Fest Red Electrica Españolaren inposizioaren kontra ETA desegin arte erne segitu behar dela esan dio Espainiak Frantziari
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Ingurumena

Ots. 28, 2012

Saskika proiektua

img/saskika.jpg
Entzun Jeitsi

Gipuzkoako laborarien produktuak etxean. Aukera hori eskaintzen du Lur Lan, laborarien elkartearen, proiektu berriak. Saskika du izena eta hauen helburu nagusia, ekoizleen eta kontsumitzaileen hurbiltzea eragitea da, produktuak ahalik eta freskoen banatuz. Joseba Beitia, Lur Lan elkarteko kidearekin mintzatu gara.

Ots. 27, 2012

Hondarribiko Soroetaberri

img/soroeta-2011.jpg
Entzun Jeitsi

Hondarribiko Soroetaberri auzoa berritzeko lanak gaur hasi dituzte. Auzoko 20.000 metro karratuko azaleraren gainean eta lurazpiko ur saneamendua berritu behar dutela jakinda, 15 hilabeteko epea beharko dute lanak hainbat fasetan egiteko. Aitor Kerejeta alkatearekin mintzatu gara.

erlazionatua: Idiazabal Gaztaren X. Lehiaketa Hondarribin

Ots. 17, 2012

Zuhaitzaren Eguna Hondarribin

img/zuhaitz.jpg
Entzun Jeitsi
Entzun Jeitsi

Hondarribiko Landa Garapenerako Departamenduak antolatzen duen Zuhaitzaren Eguna, aurten, Martxoaren 24ean, Artzu inguruetan, ospatuko dela jakitera eman du Udalak. 143 zuhaitz landatuko dituzte, eta 500 pertsonatik gora biltzeko asmoa dute. Zuhaitz bakoitzak haurraren izena eramango du.

erlazionatua: 17. Zuhaitzaren eguna Hondarribin

Ots. 13, 2012

Dongoxeniako bizitoki sozialak

img/jpg_pageactu.jpg
Entzun Jeitsi

Dongoxenia zeneko baserriaren eremuetan, Erlaitzarako bidearen mugan dagoen Sopite auzoan 800 bizitoki eraikitzeko promozioa martxan jarri zuten aspaldi. Eta auzoa piskanaka handitzen doan heinean, bertako etxebizitza promozio hauek bizitoki sozialak eskaintzeko aprobetxatu nahi izan du Herriko etxeak. Hemendik gutxira 80 bizitoki sozial gehiago eraikitzen hasiko badira ere, dagoeneko eginak izan ...

Ots. 8, 2012

Jardunaldiak ospatuko dira Plaiaundin

img/foto_localiz_3.jpg
Entzun Jeitsi

"Ur gozoen ekologia, natur parke babestuetan" izeneko jardunaldiak ospatuko dituzte Plaiaundiko Txingudi Ekoetxean. Topaketa hauetan, Uraren Euskal Agentziako eta hainbat unibertsitateko 60 ikertzailek parte hartuko dute, haien artean Liverpooleko Unibertsitateko Brian Moss ikertzailea, Doñana natur parkeko estazio biologikoaren zuzendaria den Fernando Hiraldo, edota Luis Miguel Dominguez naturalista eta dibulgatzailea izango ...

erlazionatua: Plaiaundiko Txingudi Ekoetxeak hainbat jarduera antolatu ditu igandeko Hegaztien Nazioarteko Egunaren baitan

Ots. 6, 2012

Irungo hiri erdian, 30 kilometro orduko abiadura muga

img/ruido-f2.jpg
Entzun Jeitsi

Irungo hiri erdiko errepideetan 30 kilometro orduko abiadura mugaren berri ematen duten trafiko seinaleak indartu egingo dituzte. Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren irizpideei segituz, joan den Abuztuan abian jarritako neurriari segida eman nahi diote. Jose Antonio Santano, Irungo alkateak azaldu duenez, orain arte udaltzaingoak egindako kontrolen arabera, gidarien %70 inguruk errespetatzen ...

Ots. 6, 2012

Gizarte larrialdietarako laguntzak

img/aiton-amonak-erandion.jpg
Entzun Jeitsi

Gaurkoan, gizarte larrialdietarako laguntzen inguruan hitz egingo dugu. Irungo udalak 490.000 euroko aurrekontua, gizarte larrialdietarako laguntzetara bideratuko du, Eusko Jaurlaritzak gastu hori onartu ondoren. Irungo udal gobernuak, joan den astean, gizarte larrialdietarako laguntzetako 490.550 euroko aurrekontua onartu zuen. Aurrkontu hau, 2012. urtean zehar bideratzea proposatu du.

Ots. 3, 2012

Pasaiako Superportuaren aurka

img/jaizkibel-bizirik.jpg
Entzun Jeitsi

Denetara 2800 alegazio aurkeztu dira Jaizkibel Bizirik plataformak, Pasaiako Superportuaren aurka. Proiektuaren bideragarritasunaren inguruko inkesta publikoa dela eta, proiektuaren aurka dauden 30 elkarte baino gehiago berriz ere martxan jarri dira. Orotara, 10.000 atxikimendu batu ditu plataformak, talde ekologistek, mendi eta kultur elkarteek, zein alderdi politiko eta sindikatuek osatzen dutena.

Ots. 3, 2012

N-1 errepidearen bikoizketa

img/carretera-N1.jpg
Entzun Jeitsi

Jose Antonio Santano, Irungo alkatea, Aitor Kerejeta, Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte, diputazioko bozeramailea, eta errepideetako ordezkariarekin bildu dira gaur, N-1 errepidearen bikoizketa proiektuaz hitz egiteko. Gipuzkoako errepideen artean, trafiko zama gehien jasotzen dituenetakoa izan arren, baldintza okerrenetan dagoela salatu du Santanok.

Ots. 2, 2012

Arrantza artesanal baten alde

img/antxoa.jpg
Entzun Jeitsi

Leo Belaustegirekin mintzatu gara arrantzaren inguruan. Bertan, gaur arteko arrantza inolako kontrolik gabe egin omen da, eta horrek hainbat eragin izan ditu, adibidez antxoari gertatu zaiona.

erlazionatua: Hondarribiko San Fermin eta Matutina barkuak Baionan atxiki dituzte, eta Kantauri Itsasoko bajurako 100 barku inguruk protesta egin dute Baionako barra parean

close