Azken ordua: Iheslariek konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute Aniztasunaren denda-ostea Gero harritu Berriro Xarrak Gure Esku Dago Kontuz Oharra Noian aldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateari Lehendakari ezkongabea Europako 'navajoak' eta Wert
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mai. 9, 2012

Danako jatetxeko sukaldariak nagusitu ziren Donostiko Basque Culinary Centerren

img/danako_1.jpg
Entzun Jeitsi

Danako jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abando sukaldari irundarrak nagusitu ziren atzo, Donostiko Basque Culinay Centerren ospatutako Gipuzkoako Pintxo Txapelketan. Antxua eta gereziekin egindako "Ladi Cherry" izeneko pintxoarekin, Danako jatetxeak eskuratzen duen aurreneko sari gastronomikoa da honakoa.

David Rodriguez sukaldari irundarra pintxo txapelketen munduan murgildu zenetik bi urte besterik pasa ez direnean, hasieran zuen Irungo gastronomiaren ekarpenak aditzera emateko helburutik baino askoz ere urrutiago iritsi da. Halere, atzo Gipuzkoako Pintxo Txapelketa irabazi zuen arren, bere helburua ikusi eta ikastea dela aitortzen du.

Danakorekin batera, Irun + Gastronomia taldea osatzen duten ordezkarien artean, Gaztelumendi ostatuko Angela Basabe eta Felix Manso sukaldariek ere Eusko Label Saria eraman dute etxera "Baserriko Gutizia" izeneko pintxoan gure baserrietako barazkiak eta bertako perretxikoak baliatu izanagatik. Eta Sargia, Harria eta Orrua ostatuetako Irungo gainontzeko ordezkariak ere, finalera sailkatu ziren.

Hondarribiok Ostalaritza Elkartetik, aldiz, Batzokiko Xabier Gezala finalerako txartela eskuratu zuen. Eta Goxodenda ostatuak Pintxo Orijinalenaren aria irabazi zuen atzo.

Bestalde, ekitaldi berean, Gipuzkoako Gazteen Kokteleria Txapelketa jokatu zen ere. Eta atzokoan, Irungo La Agricola ostatuko Naiara Tiscar nagusitu egin zen vodka, amareto, cava eta piñaz ostatutako "Green Fantasy" izeneko koktelarekin

close