E-Faktura sistema berria
Txingudiko Zerbitzuko Mankomunitateak dagoeneko martxan jarri du zabor eta uraren faktura internet bidez jasotzeko sistema. Dagoeneko zonbait enpresek izena eman dute sistema honetan eta orain komunikazio kanpaina sakon bat martxan jarri da ahalik eta jende gehienera iristeko: Mankomunitateko zabor kamioietan ikusi ahalko da, eta baita eskualdeko komunikabideetan ere. Faktura bidaltzeak urtero 2,4 tona paper erabiltzen dira eta 55.000 euro gastatzen. Ingurumenari eta arlo ekonomikoari begira onura argiak ekar ditzake beraz sistema berri honek. Izen emate oso sinplea ezarri dute gainera, internetaren jakintza minimo bat besterik eskatzen ez duena. Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkate eta Mankomunitateko lehendakari ordearekin aritu gara sistema honen inguruan.
erlazionatua: Hendaia kudeatzeko eredu ezkertiar, abertzale eta ekologista baten aldeko apostua egiten du Biharko Hendaiak 2014ko bozetarako








