EH Bai hautagaitza
Peio Etxeberri-Aintxart izango da EH Baiko 6. barrutirako hautagaia, ekaineko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira. Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine edo Sara barnera ditu seigarren barrutiak. Eta aurreko hauteskundeetan Sarkozy ezarri bazuten abertzaletasunaren aurkari bezala, oraingoan Michelle Alliot-Marie ezarri dute postu horretan.
Joan den ostiralean egin zuten eskualde huntako hautagaitzaren aurkezpena, eta kanpainarako prest dago EH Bai. Eta bere proposamenetan sakondu eta jendearekin eztabaidatzeko aukera ukaiteko bilkura ezberdinak antolatuko dituzte asteotan. Peio Etxeberri-Aintxart hautagaiak azaldu dizkigu kanpaina huntarako ezarri dituzten hiru ardatz nagusiak








