Last minute: Unerik indartsuenean doa 'Yes Scotland' bozketara Beroaren mapa Baietzaren biharamunean, zer? "Orain arte Dr. Jekyll ibili da kalean; bihar Mr. Hyde aterako da" Eredu bila Edinburgon 1.265 km, 786 milia "Argudioengatik baino gehiago, sentipenengatik bozkatuko nuke" "Galdeketak politikarekiko interesa piztu du, eta hori sanoa da" Espainiako Konstituzioan jarri dute muga Legebiltzarrean kontsulta lege bat aurkeztea aztertzen ari da EH Bildu
feeds
Listen live!

Latest

March 20, 2013

“Esanguratsua da alfabetatzean eta hedabideetan baliabideei eustea”

img/mikelirizar13arg.jpg

Jaurlaritzaren aurrekontu proposamena ezagutu aurretik, zalaparta handia ibili
da hainbat sektoretan eta euskalgintzak murrizketa handiak aurreikusten zituen.
Behin proposamena ezagututa, TOKIKOMen presidenteari galdetu diogu gai honen
gainean.Mikel Irizar (TOKIKOM)

Espero zena bete da?
Jaurlaritzak esanda zeukan % 11 jaitsiko zela 2013ko aurrekontua. Eta atal
batzutan ez zela murrizketarik izango, zehazki hezkuntzan, osasunean eta gizarte
politiketan. Horregatik beste ataletan espero genituen murrizketa handiagoak.
Azkenean, HPSren poltsa % 9 jaistea aurreikusten da, batezbestekoaren azpitik.
Beraz, ez da bete hipotesirik txarrena, baina murrizketak datoz.

Eta jakina da non?
Alfabetatzean eta hedabideetan orain artekoari eutsi egingo zaio, eta hori
esanguratsua da. Hedabideetan zehazki abiatuta gaude hobekuntza prozesu
sakon batean eta bidelagun ditugu erakundeak, baita baliabideetan ere. Eta hori
bereziki estimatzekoa da, kontuan izanda EITBri % 17ko murrizketa ezarri zaiola.
Baina atal batzuen poltsari eusteak esan nahi du beste hainbat ataletan jaitsiera
handiagoak izango direla, eta hori txarra da.

Orduan, zein litzateke zure balorazio orokorra?
Nire ustez, euskararen normalizazioa osorik egon behar litzateke jaitsi ezin
diren atalen artean, eta hori ez dugu oraindik lortu. Baina irudipena daukat
erakunde batzuk mugitzen hasi direla norabide horretan. Nabarmentzekoa da
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen poltsari eutsi izana, eta Jaurlaritzan bertan
batezbestekoa baino zerbait hobeto geratzea. Balizko joera hori indartzeko lana
egin behar da orain sendo.

Zein norabidetan?
Euskararen normalizazioan ziklo berri baten hasieran gaude. Ikuspegiak berritzen
ari dira eta aukerak irekitzen, orain garena baino eraginkorragoak izateko. Jauzi
garrantzitsu bat egin daiteke, eragileak suspertzen ari dira. Baina jauzi horrek
baliabideak ere behar ditu, eta erakundeen bultzada. Uztartu beharra dago
euskalgintza soziala eta instituzionala, ikuspegiak partekatu, estrategiak adostu
eta lankidetza hitzartu. Bakoitzak bere aldetik ez du lortuko, elkarrekin leihan are
gutxiago.

Hori epe ertaneko lana da, baina epe laburrean ze ondorio espero daiteke?
Krisia hasi zenetik murrizketak metatzen ari dira urtetik urtera. Dagoeneko
egitasmo batzuk bidean gelditu dira eta beste batzuk gutxiren faltan daude pott
egiteko. Horregatik, aurtengo murrizketen eragina are kaltegarriagoa izango da,
lehendik oso ahul dauden ataletan. Oraindik aurrekontuen lehen proposamenean
gaude, maiatza bitartean negoziatu egingo dira. Ea euskalgintzan gai garen
hobekuntzak eragiteko.

close