Last minute: Sortu: "Alde bakarreko ikuspegitik, ETAk egina du bere esku dagoena" Jaurlaritza, bitartekariekin "lan egiteko prest" Prozesua luzatzearen arriskuak 2020erako hondakinen sorrera %10 gutxitzeko plana egin du Jaurlaritzak Lopezek dio Sanchezek ez diola PSOEko presidentetza eskaini Langraiz bideaz galdetu dio EAJk Fernandez Diazi Jokin Aranalderen atxiloketa salatu dute Baionan Jazarpena, ikuskizun Abortuaren erreforma erretiratzeko eskatu dute bost autonomia erkidegok Egiluzen bila jarrai dezaten galdegin dute desagertu eta bederatzi hilabetera
feeds
Listen live!

Latest

April 6, 2013

Eskura du Bidasoak igoera fasea

img/puente_genil.jpg

ESKUBALOIA
ANGEL XIMENEZ-PUENTE GENIL 27-29 BIDASOA-IRUN
ANGEL XIMENEZ-PUENTE GENIL: Oliva, Olea, Porras, Morales (4), Cuenca, Chirosa, Pozo (2), Godoy (2), Sierra (4), Baena (1), Linares, Muñoz (3), Santiago (5) eta Campos (6)
BIDASOA-IRUN: Mouriño, Zubiria, Cavero,Ugarte (2), Susperregi, Crowley (6 ), F.Rincón, D.Rincón (3), Aldunate, Aranburu (5), Renaud (7 ), Azkue (1) eta Álvarez (5 )

Kolpe handia eman zuen atzo Bidasoa-Irunek bi asteko etenaldiaren ondoren. Hirugarren sailkatuaren etxean irabazi eta play off-erako hautagaitza sendotu zuen Puente Genilen. Denboraldi honetan Miguel Salas pabilioiean garaipena eskuratu duen lehenengo taldea izan da gainera irundarra. Bi puntuen bila irten ziren horiak lehenengo minututik eta hamabosgarrenerako 5-10 irabazten ari ziren. Lehenengo zatian nagusitasuna kanpokoena izan zen, azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan zuten arte. Puente Genilek egoera aprobetxatu eta 17-16koa jarri zuen atsedenaldiaren aurretik.
Bigarren zatia berdindua izan zen eta hamar minuturen faltan markagailuak 24-24koa irudikatzen zuen. Bidasoarren defentsa eta atezaina agertu ziren orduan eta kontraerasoan partida erabaki ahal izan zuten. Atzoko emaitzak, azken jardunaldietan Bidasoak izan duen hobekuntza indartu egin du. Play off-ean parte hartzea ez dago ziurtatua, baina oso hurbil du Fernando Bolearen taldeak. Hiru partida galditzen dira, sei puntu egongo dira jokoan, eta bosteko aldea du Bidasoak zazpigarren postuan dagoen Torrelavegarekiko. Irundarraren azken garaipenarekin beste galdera bat ere argitzen hasi da. Ezusteko handirik ematen ez bada, igoera fasea Puente Genilen jokatuko da, Bidasoak konkistatutako azken pabiloiean hain zuzen ere.

close