Azken ordua: Ertzaintzak indarrez desjabetu du Troquenorren lantokia, Sondikan Virtisuko Gasteizerako ibilaldia egiten hasi dira Ekainaren 27, greba Nafarroan. Azpeitiko Corrugadoseko 76 langilek euren kaleratzea sinatu dute jada Cementos Portlandek 318 langile kaleratuko ditu Ontziolek greba egingo dute bihar, Bizkaia eta Gipuzkoan Inquinasan 45 eguneko kalte ordainak adostu dituzte Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza Aspaldi Hamabi urte
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mar. 15, 2013

Estropada berezia izango du gaur Hondarribiak

img/trainera_hondarribia.jpg

ARRAUNKETA
Astillero klubak eta Cantabriako Federazioak antolatutako estropada berezian parte hartuko du gaur Hondarribia Arraun Elkarteak.”VI. Traineruen Igoera” eta zortzikoen “San Jose Saria” jokatuko dira batera eta bi modalitateetan 5.000 metroko igoera bat eta 500 metroko sprint bat egin beharko dira. Guztira hamazazpi taldek parte hartuko dute baina hiruk bakarrik egingo dute bi modalitateetan. Astillero, Bermeo eta Hondarribia izango dira hain zuzen ere, sari orokorra lortzeko aukera izango duten bakarrak. Berdeek hiru ontzi izango dituzte, zortzikoaz gain, A eta B traineruak eramango dituztelako. Azpimarratzekoa da zortzikoan parte hartzen duten arraunlariek ezin izango dutela traineruan arraun egin, eta alderantziz.

close