Azken ordua: Ertzaintzak indarrez desjabetu du Troquenorren lantokia, Sondikan Virtisuko Gasteizerako ibilaldia egiten hasi dira Ekainaren 27, greba Nafarroan. Azpeitiko Corrugadoseko 76 langilek euren kaleratzea sinatu dute jada Cementos Portlandek 318 langile kaleratuko ditu Ontziolek greba egingo dute bihar, Bizkaia eta Gipuzkoan Inquinasan 45 eguneko kalte ordainak adostu dituzte Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza Aspaldi Hamabi urte
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Aza. 12, 2012

Etorkinenganako aurreiritziak apurtzeko eta elkar ezagutzeko bazkariak baliatuko ditu `Bizilagunak' ekimenak azaroaren 18an

img/bizilagunak.jpg
Entzun Jeitsi

SOS Arrazakeriak Gipuzkoak “Bizilagunak” edo “Next Door Family” izeneko ekimena aurrera eramango du azaroaren 18an. Ekimena sinplea eta eraginkorra da. Etorkinen eta bertako familien arteko bazkari topaketak egitea proposatzen dute, elkarezagutza bultzatu eta aurreiritziak apurtze aldera. Dagoeneko horrelako 60 bazkari, eta beraz, 120 familik bat egin dute ekimenarekin Gipuzkoa osoan. Famili bietako baten etxean topatuko dira bazkaltzera, guztiak batera eta aldi berean gainera.

Gipuzkoan ez ezik, Europako beste zazpi herrialdeetan ere, ekimen berbera aurrera eramango dute. Txekia, Belgika, Hungaria, Italia, Malta, Eslobakia, Espainia eta Portugalen. Behe Bidasoa eskualdea ere ez da atzean geratzen, eta Adiskidetuak elkartearekin hamabi famili lotu dituzte dagoeneko. Honen inguruan, Anaitze Agirre, SOS Arrazakeriako ordezkariarekin mintzatu gara.

erlazionatua: Migratzea deliturik ez dela aldarrikatu du Isiltasunaren Zirkuloak Hendaiako komisaldegian Hendaiako Udalak eta Familia-laguntza Kutxak 2010-2013 urteetarako balio duen “Haur eta Gazte” Kontratuaren gehigarrizko akta izenpetu dute

close