Euskararen erabilera osasun arloan aztergai jarri dute Hendaian profesional eta herritarren arteko mahainguru batean
Hendaia Euskaraz hilabetearen karietarat osasungintzan euskararen erabilera bultzatzeko eman beharreko urratsak aztergai jarri zituzten Herriko Etxean. Ipar eta Hego Euskal Herriko osasungintza arloko profesionalak, mediku, erizain, psikologo, sexologo eta nutrizionistak bildu ziren mahainguruan, errealitate ezberdinak alderatzeko batetik, eta bestetik, osasungintza euskadulntzeko eta euskaldunon hizkuntz eskubideak osasun zerbitzuetan bermatzeko hartu beharreko neurriak atxemateko.
Euskararen Erakunde Publikoa, Hego Lapurdiko Hiri Elkargoa eta Hendaiako Herriko Etxeko ordezkariek ere parte hartu zuten, administrazio publikoetatik euskararen erabilera bultzatzeko asmoa agertuz.
erlazionatua: Eskualdeko hiru hizkuntzak praktikatzeko Gu Geu programa berriz ere abian Euskara-Portugesa, 1. ikasgaia








