Last minute: 1.861.753 boto independentziaren alde "Ezohiko egoera" izanagatik, ontzat jo dute galdeketa behatzaileek Eta orain, zer? Bette Davis Bartzelonan Generalitateak deliturik egin ote duen argitzeko ikerketa hasi du fiskaltzak Jaurlaritzak dio Kataluniakoa "erreferente" bat dela baina ez bere bidea Oroimen osoa, gertuago Amore eman du Joan da erregina, gora erregimena "Militante politikotzat" jo dute beren burua Parisen epaitzen ari diren zazpiek
feeds
Listen live!

Latest

Jan. 23, 2013

Flor Grijalbaren etxebizitzaren enkantea salatzeko mobilizazioak

img/florgrijal2013.JPG
Play Download

Enkantearen arrazoia 39.000 euro inguruko zorra da, eta Caixabankek 197.000 Euro baino gehiagoko balioa duen Florren etxebizitzataz jabetu nahi du.
Bidasoako Stop Kaleratzeaketik, Caixabanken lukurreria eta eskrupulu falta salatzen ditugu. Hare gehiago, 77 urteko emakume bat izanik, bere errentarekin bizi dena eta bere ondasun bakarra desjabetu nahi duten etxebizitza delarik.

Kontutan hartzekoa da, Florrek, gure plataformaren aholkuarekin, konponbide alternatibo batzuk eskeini dituela: Zorra ordaintzen jarraitzea bere ondasun eskasekin, alokairu sozial batean bizitzearena, bere etxea hil ondoko ondasun gisa banketxeari uzteko aukera ere eman dio Caixabanki, ez baitu familia zuzenik.
Caixabanken erantzuna beti ezezkoa izan da. Argi dago, Caixabanken intentzioa etxebizitzataz jabetzea dela, ahalik eta kostu txikienarenkin, enkantean. Caixabank lehenego enkanteetan plazaratuko ez dela susmatzen dugu, horrela hirugarrenean irteera prezio berregarri bat bortxatuz, etxearekin gelditu eta Florri ezer ez bueltatzeko. Modu honetan, negozio lukurari bat bukatuz, entitate finantzario guztiek ohiko duten moduan

close