Last minute: "Konpon dezatela behingoz" Ez aurrera eta ez atzera Kartzela galeria batean, bakarrik Espero ez zuten erantzuna ESANA. MERTXE AIZPURUA. Udalbiltzako lehendakaria Aurrekontuak adostea posible izango dela uste du PSE-EEk Igandeko galdeketak arrakasta izatea espero dute Ertzaintza ez dadila eskubideen aurka erabili eskatu dute Erreforma, "hausturarik gabe" Gerra estali, mezulariari eraso
feeds
Listen live!

Latest

April 19, 2012

"Gartxot" filma, gaur Hondarribin

img/gartxot.jpg
Play Download

Arturo Campionek 1917an ‘Gartxot, Itzaltzuko bardoa’ ipuina idatzi zuenean, ez zuen bere lanak hainbeste oihartzunik izango zuenik pentsatu. Baina, Gartxot, Nafarroako konkista aurretik euskararen erabilera defendatzen zuen koblakariaren pertsonaiaren istorioa hainbat formatuetan landu dute azken urte honetan. Eta publikoaren harrera beroarekin gainera.
Asisko Urmeneta marrazkilariaren eskutik, Juanjo Elordik zuzenduta eta Benito Lertxundiren musikarekin 2011ko azaroan estreinatu zuten "Gartxot" marrazki bizidunetako filmea, eta horrezgero, Euskal Herrian plazaz-plaza eskaini dute. Heldu den larunbatean Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan iluntzeko 20:00etan ikusteko aukera izango da. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamenduak sarrerak ordubete lehenago hiru eurotan salduko ditu.

Baina aurretik, gaur arratsaldeko 19:30ean, filmeari buruzko mahainguru bat proposatzen dute Zuloaga Etxean. Bertan egongo dira Asisko Urmeneta, Juanjo Elordi eta Mikel Louvelli hondarribitarra ere. Filma nola egin den eta Gartxot liburuaren aurkezpena egingo dute. Gartxoten garaia eta konkistaren inguruko mintzaldi animatua izango da ere.

Asisko Urmenetak dagoeneko komikian burututako istorioa zen, eta hasiera batean filme laburra izango zena luzemetrai bilakatu zen gerora. Horiek hala, Hondarribiko hitzaldia eta filmaren emanaldia dela eta, Asisko Urmenetari galdegin diogu, ez dakitenentzako, labur azaldu dezala filmak kontatzen duen istorioa.

close