Last minute: Netanyahuk erasotzen segituko du, "tunel guztiak desagerrarazi arte" Espainia batua lotzeko bostekoa 'Egunkaria'-ren epaiketa egin edo ez irailaren 19an aztertuko dute Frantziak libre utzi du Maria Jesus Elorza, bermepean Justizia eskatzen dute oraindik Urkijok euskara sustatu duten 25 udal salatu ditu Azpeitian mediku erdalduna jarri dutela salatu dute "Diskurtso berria behar du euskarak" 49 milioi gutxiago botiketan Gaur egingo dute Borja Jauregiren aldeko hileta
feeds
Listen live!

Latest

Nov. 16, 2012

GAURKO BORROKA IRABAZI DUGU, Juan Carlosen kontrako prozedura penala bertan behera gelditu da

img/juanca01.jpg
Play Download

Epaileak gelditu egin du! ZORIONAK gaur goizean Juan Carlos laguntzen egon zareten guztioi!..Baina aurretik:
Irungo Larretxipi kaleko bere etxea 16 urtez ordaindu ondotik, langabezian geratu eta mailegua ordaindu ezinikan, Kutxabankek bere etxetik kaleratu nahi duen Juan Carlos gaztea, Irungo Epaitegian epailearen aurrean deklaratzera deitu dute gaur goizeko 10:30etan. Juan Carlos gaizkile bat bailitzan tratatzen ari dutela dio Stop Kaleratzeak Plataformak, eta Kutxabanken malgutasun eza eta azpijokoak salatu ditu.

Izan ere, bere etxea desjabetu ondotik, gauez lan egiten zuela baliatu zuten gaueko ordu txikietan etxeko zerraila aldatzeko. Juan Carlos bere etxea okupatzera behartua ikusi zen. Gainera lanean hasi zenean, Kutxabankek ez zion mailegua eta atzeratutako zorrak negoziatzeko betarik eman. Oraingoan, aldiz, iaz desjabetu ondotik, eta kaleratua izateko bidean dagoela, prozesu penala abiatu dute bere kontra.

close