Last minute: Hitzarmena baliogabea zen, baina kaleratzearen presa zalantzan dago "Asteartean haurrekin joanen naiz ikastolara" UPNren presidentegaia izango da Barcina Kontuen negoziazioak lehia politikotik at uztea proposatu du Ortuzarrek ESANA. BORJA SENPER. Gipuzkoako PPko presidentea Lau euskal presok txosten bat eman diote Frantziako Justizia ministroari BVEk eraildako Tomas Alba HBko kidearen izena jarriko diote plaza bati EH Bilduk Udal Legea atzeratzeko egin proposamenari ezezkoa eman dio EAJk Sortuk salatu du Senperrek PPren "alde frankista" azaleratu duela Guraso sinkronizatuak
feeds
Listen live!

Latest

March 14, 2013

“Gure egonezina agerikoa egin dezagun, beste eredu sozial eta ekonomiko bat beharrezkoa da!

img/mobilizazioirun13.jpg

“Gure egonezina agerikoa egin dezagun, beste eredu sozial eta ekonomiko bat beharrezkoa da!” lelopean, Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinen aldeko mobilizazioa deitu dute Irunen bihar. Stop Kaleratzeak plataformarekin batera, AHT Gelditu Elkarlana, Bare Alaia baratze kooperatiba, ELA eta LAB sindikatuak, Irungo Bilgune Feminista, Irungo Errepublikarrak, Lakaxita Gaztetxea edota Moskuko Antifaxistak-ek bat egin dute deialdiarekin.

Bihar iluntzeko 20:00etan, San Juan Plazan elgarretaratzea egingo dute, bizi dugun egoera salatzeko, eta jendartea mugiarazi nahian.

Izan ere, Stop Kaleratzeak plataformak ohartarazi duenez, 2012an Irunen 99 familien etxebizitzen gaineko kaleratze edo desjabetze prozesu martxan jarri zituzten. Eta horrek, arazo sozio-ekonomiko andana bat du atzetik. Irun, 5.600 lagunekin, Gipuzkoako langabezi-tasarik handiena duen hiria da, eta pobrezia emendatzen doa. Azken bi asteotan, 700 familitik gorak Nagusilan eta Berpiztu erakundeek egindako elikagai banaketetan laguntza jaso baitute, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren eskutik.

Lan gatazkak, Lan Erregulazio Espedienteak, Zerbitzu publikoen kontrako etengabeko erasoak. Arrazoiak ez dira falta...

close