Last minute: Itzulera, presiopean Sarkozyren hautagaitzari aurrea hartu dio Juppek Kontrariorik gabe Berriz ere Ferrazetik zer esango zain daude oraindik Nafarroan Eskoziako erreferendumera ordezkaritza bana bidaliko dute EAJk eta EH Bilduk ESANA. ARANTZA QUIROGA. EAEko PPren presidentea Ikurrinari omenaldia egin diote Oteitzako jaietan, PSNk udaletxetik kendu ostean APAVTk salaketa jarri du Bilboko txosnetan 'Gora ETA' dioten pintaketen kontra 20 ELAk Eusko Legebiltzarraren segurtasun falta salatu du, ertzainak falta direlako
feeds
Listen live!

Latest

Jan. 8, 2013

hamar urteotan hegoaldetik iritsitako bizilagunak dagoeneko hendaiarren %35a suposatzen dute

img/salaberry13.jpg
Play Download

Ipar Euskal Herriak 290.000 biztanletara iritsi dela dio INSEE erakundeak. Frantziako estatuan ez da udal erroldarik. Eta beraz, erakunde honek urtero herritarren %8a kondatuz kalkuloak egiten ditu. Horren arabera, urteotako dinamika bera segituz, jende emendioa Iparralden Lapurdin eman da,eta bereziki Hego Lapurdin. Gehienbat Hendaian.
Izan ere, abenduan iragarri bezala, 15.000 biztanleen muga historikoa gainditu baitu. Horrek, frantses estatutik jasotzen diren dirulaguntzak emendatzea ekiarriko du. Baina halere, hamar urteotan hegoaldetik iritsitako bizilagunak dagoeneko hendaiarren %35a suposatzen dutela kontuan hartuta, herritar-kondaketan egia esateko eskatu du Jean Battitte Salaberri auzpezak. 15.000 baino dexente gehiago direlakoan baitago, eta gaur egungo dirulaguntzek ez dute zerbitzuak behar bezala estaltzeko ematen.

Eta hein batean, Hendaiako biztanleen emendioari esker, baina orohar Hego Lapurdiko hamabi herrietan emandako gorakadaren ondorioz, Herri Elkargoa, Hiri Elkargo edo Aglomerazioa bilakatu da. Hego Lapurdiko hirigune elkargoak hamabi herri biltzen ditu, Ainhoatik Hendaiaraino, Donibane-Ziburu eta Urruna, Sara, Hazparne edo Senperetik pasatuta, eta 64.000 biztanle ditu.
Urtarrilaren lehenaz geroztik indarrean da erakunde honen izen eta izaera berria. Baina aldaketa ez da hitz hutsekoa, eskumen berriak lortu baititu: garraioa eta euri uren kudeaketarena esaterako.

close