Last minute: Europara, berandu izan arren Agindurik izan gabe ere, eskuak lotu Hesi artean, gidari Koma bakar bat ere aldatu gabe Zulueta eta Enparantzaren egoera gogorra salatu dute Europako abokatu taldeek Presoen senide eta lagun batzuek istripua izan dute Villenara bidean Frantzia 13 eskualdetan banatzen duen mapak lehen urrats nagusia gainditu du Akiles herren utzi nahi dute "Gurpil gaineko eskola izaten ari da bizikleta martxa; asko ikasiko dugu" Hiru urteko unibertsitate graduak abian nahi ditu Wertek 2015erako
feeds
Listen live!

Latest

April 9, 2013

Haur sahararrak udan "basamortuko infernutik" ateratzeko bidasotarren elkartasuna inoiz baino beharrezkoa dela ohartarazi dute

img/sahararrak.jpg
Play Download

Ilargi Erdi Gorriak eta ACNUR erakundeak ohartarazi dute, asteburu honetan segurtasun arazoak direla eta, Aljeriako basamortuko errefuxatu guneetan diren 200.000 saharuiak laguntzen zituzten kooperante gehienak desalojatu behar izan dituztela. Era berean, laguntza humanitarioaren egoera nabarmen okerrera egin du asteotan, eta errefuxatuak laguntzeko elikagaien banaketa ez da ehuneko ehunean segurtatua.

Hortaz, TADAMUN gobernuz kanpoko erakundeak, laguntza eskatu du. Eta aldi berean, uztaila eta abuztuko hilabeteetan, udako beroenetan, 8 eta 12 urte arteko haurrak "infernu hartatik aterazeko" elkartasunez jokatzea galdegin diete irundar eta hondarribitarrei. Horretarako, Oporrak Bakean programa martxan jarri dute 13. urtez. Hondarribia eta Irunen dagoeneko 11 haurrentzako harrera familiak lortu dituzte, baina gehiago behar direla azaldu digu Miren Olaskoaga, TADAMUNeko ordezkariak. Bestalde, joan den larunbatean Hondarribian antolatutako ekitaldiaren ondotik, apirilaren 13an (17:00etan) sentsibilizaziorako ekitaldia ospatuko dute Zabaltza Plazan.

Tadamunekin harremanetarako telefono zenbakia: 666 50 13 50

close