Azken ordua: Ertzaintzak indarrez desjabetu du Troquenorren lantokia, Sondikan Virtisuko Gasteizerako ibilaldia egiten hasi dira Ekainaren 27, greba Nafarroan. Azpeitiko Corrugadoseko 76 langilek euren kaleratzea sinatu dute jada Cementos Portlandek 318 langile kaleratuko ditu Ontziolek greba egingo dute bihar, Bizkaia eta Gipuzkoan Inquinasan 45 eguneko kalte ordainak adostu dituzte Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza Aspaldi Hamabi urte
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Ots. 14, 2013

Hendaia Euskaraz abiatzen da euskarazko maitasun gutun lehiaketarekin

img/ppresse2.jpg
Entzun Jeitsi

Lehiaketa hau Hendaia.com elkarteak du antolatzen, eta hirugarren aldikotz HENDAIA EUSKARAZ
euskararen hilabetearen egitarauaren baitan kokatzen da, Hendaiako Herriko Etxea ekimen honen
laguntzaile nagusi izanik.
Azken urte hauetako onarpena izateaz gain, parte hartzaile gehiago nahi genituzke, eta nolabaiteko deia
luzatzen dugu jendarte zabalak parte har dezan, bihotzaren mintzoari forma emanez gutun bidez. Denok
dugu maitasun istorio bat edo gehiago, denok dugu zer aipa, zer adierazi… hona aukera ezin hobea !

Aurtengo edizioaren gaia hauxe da : “Osasuna, askatasuna… eta maitasuna ezinbestekoa !”. Lanen
emateko epea martxoaren 14a da, beraz ez goita azken unea. Lanak eskuz eta makinaz idatzi daitezke,
euskara jator batean, bakoitzak nahi estiloan, gura duen ideia landuz eta gogoko duen apaintze guziekin.
Oinarriak www.hendaia.eu web gunean eta Facebook-en (Hendaia.com elkartearen orrian) kontsulta
daitezke.
Gutun irabazleen irakurketa eta sarien banaketa martxoaren 22an (ostirala) iraganen da, 19:00etan
Abbadia gazteluaren kaperan, euskal idazle ospetsuz osaturiko epai-mahaiaren parte hartzearekin (haien
artean Aurelia Arcocha Euskaltzaina). Beraz anima zaitezte idaztera !

Xehetasun gehiago : 06.43.45.17.08 - info@hendaia.com

Info+ erlazionatua: Joan den ostegunetik Hendaiako erretentzio zentroan atxikia da Karim Diaw, Aviron Bayonnais zango baloi taldeko jokolari ohia Zakar bilketa selektiboa Hendaian

close