Azken ordua: Emakume bat hil dute Laudion, eta senarra atxilotu du Ertzaintzak "Prozedura penala da lehena, eta azkenekoa behar luke" Emakumeak bakebideen bila Geratu Alexandria Ostirala Alarmak Ongi etorri 'Onginahia'-ren uste ona EH Bilduk estatus berria elkarrekin lantzea proposatu dio EAJri
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Urt. 17, 2013

Hendaiako herriko etxeak erroldatze kanpainia abiatu du

img/hendaiaherrikoetxe13.jpg
Entzun Jeitsi

Hendaiako Herriko Etxeak 5 erroldatzaile kontratatu ditu gaur hasi eta otsailaren 23a bitartean erroldatze lanak egiteko. Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalaren txartel ofiziala eramanen dute, auzapezak sinaturik eta identifikatuak izateko argazki eta guzi. INSEE erakundeak, ausaz hautatutako Hendaiako bizitokien %8ra hurbilduko da inkesta baten egitera.
Joan den abenduan aipatu genuen, ofizialki 15.000 biztanleen marka gainditu zuela Hendaiak. Baina inkesta honek informazio garrantzitsua emanen du biztanle kopurua, etxebizitza edota jendeen ezaugarrien gainean (adinak, lanbideak, eguneroko joan-jinak, etab...). Datu horiek oso baliagarriak zaizkio Herriko Etxeari. Bereziki herriak behar dituen ekipamenduak erabakitzeko, bai eta dauden etxebizitzak baloratzeko eta, horrela, biztanleen beharrei erantzuteko. Era berean, Frantziako estatuak Herriko Etxeari emanen dizkion dirulaguntzak ere jokoan dira. Beraz, inkestan egia esatea galdegin die hendaiarrei Jean Battitte Salaberri auzapezak.
Nolanahi ere, herritarren %8ko lagin baten gainean egingo dute erroldatze inkesta. Baina hautatutakoek postaz abisua jasoko dute aldez aurretik. INSEE erakundeko inkestatzaileak txartel ofiziala aurkeztuko du, eta gogoratu sekretu profesionala ziurtatzen duela eman dsaitezkeen erantzun guztietan.

erlazionatua: Hendaiako Udalak eta Familia-laguntza Kutxak 2010-2013 urteetarako balio duen “Haur eta Gazte” Kontratuaren gehigarrizko akta izenpetu dute Hendaiako ikastolako ikasleak, herriko etxea sinbolikoki okupatu dute

close