Last minute: Agur kutxei, hirugarrenez Laugarren atala Kutxabanken aurkako bi eraso, Gasteizen eta Igorren Batzar Nagusiek jarriko dituzte izenak Kutxan Nafarroa, Faineren paradisua Mugarri izateko baldintzak Testua izenpetzea epe luzeko engaiamendua dela ohartarazi dute "Fini da Hautetsien Kontseiluaren garaia" Aurrekontuetan ez dutela "txeke zuririk" emango ohartarazi dio PSEk EAJri Libre utzi dute Antton Guinea, mehatxu delitua egotzita atxilotu ostean
feeds
Listen live!

Latest

Jan. 17, 2013

Hendaiako Udalak eta Familia-laguntza Kutxak 2010-2013 urteetarako balio duen “Haur eta Gazte” Kontratuaren gehigarrizko akta izenpetu dute

img/hendaiacaf.jpg

Hendaiar familien aldeko ekintza berriak bururatzeko xedearekin.
Jean-Baptiste SALLABERRY Hendaiako Auzapezak, Francis JAYLE Familia-laguntza Kutxaren Administrazio
Kontseiluaren Lehendakariak eta Antoine BIAVA Familia-laguntza Kutxaren Zuzendariak gehigarrizko akta
izenpetu dute, herriko kontseilariek, partaideek eta arlo horretako udal zerbitzuetako ordezkariek inguraturik.
“Haur eta Gazte” Kontratua helburu eta aldi bereko finantzaketa kontratu bat da, haurren eta 17 urte arteko gazteen
harreraren garapena laguntzen duena.
Gehigarrizko akta horren gaia honako proiektu hauen laguntzea da:
- 2012ko irailean ireki zen Dongoxeniako haurtzaindegi berria: oro har 40 haur hartzen ahal dituenez, herriko
haurtzaindegietako toki kopurua 35etik 65era emendatzen du.
- Lizardi Txiki aisialdi zentro berria: 3 eta 6 urte bitarteko haurrei 64 toki eskaintzen dizkie asteazkenetan eta
eskolako opor laburretan, eta 79 toki udan.
- AAFS elkartearen Ama-laguntzaileen Gunearen animatzailearen denboraren garapena.
Gehigarrizko akta horri esker, Udalak bere ahaleginak segitzen ahalko ditu, herriko harrera-eskaintza hobetzen
laguntzeko, eta Hendaiako haur, gazte eta familien aldeko asmo handiko politika bultzatzeko.
Izenpetze horren karietara, Auzapez jaunak berriz azpimarratu du Familia-laguntza Kutxarekin osatu elkarlanaren
kalitatea eta jarraikitasuna.

close