Azken ordua: Iheslariek konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute Aniztasunaren denda-ostea Gero harritu Berriro Xarrak Gure Esku Dago Kontuz Oharra Noian aldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateari Lehendakari ezkongabea Europako 'navajoak' eta Wert
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mai. 21, 2012

Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna

img/0.jpg
Entzun Jeitsi
bernardo atxaga 2
Entzun Jeitsi
bernardo atxaga 1

Bernardo Atxaga idazlea Hendaian izan zen larunbatean, Akelarre elkarteak bere "Soinujolearen Semea" eleberriaren inguruan antolatutako mintzaldian parte hartzen. Baina ez da Hendaiara hilabete huntan egingo duen bisita bakarra.

Maiatzaren 31ean Henry Bengoa Inventarium ikuskizun poetikoa taularatuko baituye Hendaiako Varietes zinemagelan. Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturraldek idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako ikuskizuna 80. hamarkadan Euskal Herrian zehar plazaz-plaza eraman zutela 25 urte bete dira. Frankismoaren diktaduraren ondotik, ikuskizun berritzailea izan zen hura, eta bere garaian jendea txunditu zuen ikuskizuna berreskuratu nahi izan dute orain Hendaiako Mugati euskara taldekoek ekitaldi hau antolatuta.

Garaiak aldatu dira. Baina bere obra indarrean segitzeagatik pozik azaldu da Bernardo Atxaga.

Kasu huntan, Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturralderekin batera, Xabi Strubell hondarribitarra izango da ikuskizunaren musikaz arduratuko dena.

250 sarrera aurre salmentan jari dituzte 12 eurotan, www.mugati.com webgunean azaltzen dute nola egin txartelak eskuratzeko. Izan ere, 40 sarrera besterik ez dituzte jarriko egun berean lehiatiletan salgai.

erlazionatua: Bernardo Atxaga, Hendaian

close