Hondarribiko Beldurraren maparen lanketa
Emakumeentako gune arriskutsuak aztertzen ari da Hondarribian Emeki Elkartea. Inguruko herrietan burututako proiektuak adibide harturik Beldurraren mapa deiturikoa osatzen ari dira. Horretarako Gipuzkoako Diputazioko Berdintasun zuzendaritzaren diru laguntza jaso dute. Herriaren segurtasun beharrak ikusi eta Hirigintza Plan orokor berrian kontuan har daitezela da helburua. Azken bi larunbatetan alde zaharreko eta portu auzoak aztertu dituzte egunez, eta ostegun huntan burutuko dute gauezko azterketa argi falta egoerak hobeto nabaritzeko.
erlazionatua: Irun eta Hondarribiko alarde mistoak saria jaso dute Bernard Kitur eta Agnes Chebet keniatarrek nagusi Donibane Lohitzune- Hondarribi lasterketan








