Azken ordua: Ertzaintzak indarrez desjabetu du Troquenorren lantokia, Sondikan Virtisuko Gasteizerako ibilaldia egiten hasi dira Ekainaren 27, greba Nafarroan. Azpeitiko Corrugadoseko 76 langilek euren kaleratzea sinatu dute jada Cementos Portlandek 318 langile kaleratuko ditu Ontziolek greba egingo dute bihar, Bizkaia eta Gipuzkoan Inquinasan 45 eguneko kalte ordainak adostu dituzte Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza Aspaldi Hamabi urte
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mai. 2, 2012

Hondarribiko Bentako TAO isunak

img/tao.jpg
Entzun Jeitsi

Hondarribiko Bildu udal taldeak, Udal Gobernuak Bentako TAO aparkalekuarekin egiten ari dena legitimoa ez dela salatu du berriz ere. Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalaren artean Bentako aparkalekuaren kudeaketarako hitzarmena martxoaren 15ean indarra galdu ondoren, Bilduk martxoaren 21ean salatu zuen lehen aldiz, Udalak eskumenik gabe aparkalekuaren TAO zerbitzua bere horretan mantentzen zuela. Zentzu horretan, Bilduk salaketa publikoa egin ondotik, "mendeku politiko" bezala, udaltzainek berriz ere isunak jartzeko agindua jaso dutela salatu zuen joan den ostiralean Bilduk.

Hala, udal ordenantzak dioen bezala, aparkalekuaren errotazio bultzatu beharrean, Udal Gobernuak TAO zerbitzua dirua biltzeko tresna bilakatu duela salatu dute. Baina Bildu haratago joan da. Izan ere, asteotan Bentako aparkalekuan TAO EZ ordaintzeagatik isuna jaso duten herritarrek, isunean ibilgailua Matxin de Artzu kalean aparkatua zegoela jartzen zuen, eta ez Bentan, bertako TAO makina martxan egotekotan azaldu beharko zuen bezala. Hortaz, udaltzainek Bentako aparkalekuan isunak jartzeko sistema ere legala denik ezbaian jarri du Bilduk, eta Udalari gauzak argi ditzala eskatu dizkio, baita erantzunkinzun politikoak ere.

Baina bien bitartean, herritarrek zer egin dezakete? Hondarribiko Udalak dio TAO ordaindu egin behar dela, baina isunak legalak ote diren ere ez da argi. Bilduko bozeramailea, Ibai Labaienek ez du TAO ez ordaintzea galdegiten. Baina argi dauka gutxienez, isun horiek errekurritzeko bidea dutela

erlazionatua: Hondarribi Blues Jaialdiaren aurrerapen txiki bat Iñauterietak eskualdean

close