Last minute: %1 baino gutxiago euskarari Bizkaiko aurrekontua %4,6 haziko da, suspertze ekonomikoari esker Fernandez Iradi askatzeko erabakia atzeratu dute, froga gehiago eskatuta Zigorrak jatorrizko estatuan betetzeko legea, onartuta Torturaren eta epaiketen aurka ESANA. ANDONI ORTUZAR. EAJren EBBko presidentea Sortuk herri elkargo bakarraren alde egin du Llanos, "kezkatuta" ustelkeria kasuen eraginarekin 3.000 Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi du Guy Poulouk
feeds
Listen live!

Latest

Feb. 13, 2013

Inaki Dieguez akordeoilari irundarrak «Birak” bere azken diskoaren kontzertua emango du Irungo Amaia Kultur Zentroan

img/inakidieguezarg13.jpg
Play Download

heldu den larunbatean Inaki Dieguez akordeoilari irundarrak «Birak” bere azken diskoaren kontzertua emango du Irungo Amaia Kultur Zentroan. Joan den udazkenean Hendaiako Varietes antzokian eta Hondarribiko Itsas Etxean taularatu ondotik, Irungo emanaldia geratzen zitzaion besterik ez. Berez, munduko itzuli luze baten azken emanalida izango da beretzat.
Espainiako estatuan eta mundu zabalean aritua baita, musika estilo eta kultura ezberdinen fusioa lantzen duen disko honekin. Hiru urtez Cirque du Soleil famatuan akordeoilari nagusia izan ondotik, bertan ezagututako munduko beste musikariekin elkarlanetik sortutako diskoa da « Birak » izenekoa. Inaki Dieguez (SOINUA)
Nolanahi ere, irundarra ez da bakarrik egongo taulagainean. Pascal Gaigne, Igor Telletxea, Ritxi Santamaria musikariekin eta Laura Latienda abeslariarekin batera ariko baita larunbata huntan Amaia Kultur Zentroko oholtza gainean.
Emanaldia, iluntzeko 20:00retan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai dituzue zazpi eurotan Luis Marianoko turismo bulegoan.

close