Irungo CAF, amiantoaz hildako lehenengo langilearen onarpena
Osalan erakundeak, Irungo CAF enpresan amiantoa manipulatu izanagatik harrapatutako gaixotasunaren ondorioz hildako aurreneko langile ohia onartu dute. 1946. urtetik eta 1995. urtean jubilatu zen arte, Irungo CAF lantegian lan egin zuen langile ohia, Urrian zendu zen. Eta orain onartu dute, esan bezala, amiantoak erahil zuela. LAB sindikatuak, amiantoak eragindako minbiziak eta heriotzak onartuak izateko, betidaniko aldarrikapenetako bat izan da LAB sindikatuan. Unai Miranda-rekin hitz egin dugu.








