Joan den ostegunetik Hendaiako erretentzio zentroan atxikia da Karim Diaw, Aviron Bayonnais zango baloi taldeko jokolari ohia
Astelehenean, Paueko auzitegiak paperik ez duen 22 urteko Senegaldarra kanporatzeko baimena eman zuen.
Cimade elkarteak pausatu errekurtsoari esker,
asteazken huntan, Baionako askatasun epaileak aztertuko du atxiloketa-ren prozedura errespetatua izan denez.
Baionako epaileek Karim Diaw libratzea agindu lezakete prozeduran akatsak ikusten badituzte.
Bestenaz, 22 urteko zango baloi jokolaria, beste 20 egunez atxikia izanen da erretentzio zentroan. Arte hortan prefeturak Senegaleko kontsulatuarekin hitzordu bat galdeginen du. Senegaleko kontsulatuak izanen du azken hitza, berak erranen baitu Karim Diaw bere lurretan onartzen duen ala ez.
erlazionatua: Zakar bilketa selektiboa Hendaian Bertso Afaria Hendaian








