Last minute: Espetxeetako eskumena eta onurak eskatuko dizkio Urkulluk Rajoyri Barcinaren ezbaia Araba bakarrik gelditu da Udal Legearen kontra ESANA. PELLO URIZAR. EAko idazkari nagusia EAJk Zarautzen abiatuko du gaur urte politikoa Podemosen batzar irekietan parte hartu du Madrazok Eva Gorri izango da PPNko parlamentari berria Film labur batean pintaketa bat egin zuelako inputatua Adostua, eraikia, partekatua Aaiun, ateak itxita
feeds
Listen live!

Latest

May 21, 2012

Kaleratzeei Stop!!!

img/kaleratzei_stop.jpg
Play Download
Stop Desahucios Bidasoa 3
Play Download
Stop Desahucios Bidasoa 2
Play Download
Stop Desahucios Bidasoa 1

Stop Desahucios Bidasoa plataformako kideak gaur goizeko 8:00etan Irungo Larretxipi kaleko 36. zenbakian egon dira, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak, Kutxabankek bertan aurrera eramango duen etxe kaleratze bat geldiarazteko helburuarekin. Etxe kaleratzea goizeko 8:00etan ematekoa zen, eta bertan bizi den gazte bat etxetik kaleratu eta epaileen aginduz etxea garbitu, hau da, hustu egingo dute. Stop Desahucios Bidasoa plataformak herritarren babesa galdegin du halako egoeren aurrean, gazte hau bezala, gainontzeko herritarrak ere kaleratuak izan ez daitezen.

Bien bitartean, gogoratuko dugu, Stop Desahucios Bidasoa plataforma duela gutxi sortu dutela, besteak beste 15-M mugimendua, Hiritar Foroa eta hainbat auzo elkarteren ekimenez. Eta martxan jarri direla. Eta Mikel, Bidasoko Stop Deshacios plataformako kideak azaltzen digunez martxan jarri direnetik, denbora gutxian kaleratzea mehatxuen salaketak eta laguntza eskaerak etengabe jasotzen ari dira.

Zentzu honetan, etxe kaleratzeen prozedura zibilaren legea aldatzeko sinadurak biltzen aritu dira larunbata eta igande honetan San Juan Plazan. Espainiako estatuan 500.000 izenpedura behar dituzte legea eztabaidatzera emateko. Lege aldaketarekin zera bilatzen dute, ohiko etxebizitza den kasuetan kaleratzea beti geldiaraztea, edota ordainketa eza borondatez eman ez denean, etxe ordainetan eman ahal izatea banketxearekin dagoen zorra kitatzeko, eta alokairu soziala ezartzea.

close