Azken ordua: Mahaia amaitutzat jo eta alde biko bilerei ekingo diete alderdiek Ekonomia suspertzeko "plan bakarra" nahi du Arabak Datu baseak komunikatzea begi onez ikusten du Bizkaiak EH Bilduk sindikatuen eta eragileen mahaia eskatu du Ziabogak nora ezean Piper eta tomateetatik harago Zapoka Laranjondoa Purrustada Garoñaren piztuera
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Urt. 26, 2013

Konzentrazio eremuetan hildakoak gogoratuz

img/konzentraeremuarg13.jpg
Entzun Jeitsi

74 urte bete dira faxismoa estatu espainolean garaitu zenetik. Francori aurre egin zioten ia 200.000 borrokalari eta beste hainbeste ume, emakume eta adin guztietako zibilak Frantziara ihes egiten lortu zuten eta bertako gobernuak hainbat konzentrazio esparruetara eraman zituen: Gurs, Argelés, Saint Cyprien, e.a.
Urtea bete baino lehen II. Mundu Gerra piztu zen eta naziek Frantzia okupatu zuten. Gauzak horrela, hainbat errefuxiatuentzat faxismoaren kontrako gerraren beste atal bat hasi zen: Erresistentzia. Nazien atzaparretan erori zirenak, borrokalariak izan edo errefuxiatu soilik izan, erahilak edo exterminioko eremuetara eraman zituzten, bereziki Mauthausenera, Austrian kokatutako eremu horretara eramandako 10.000 errepublikanoetatik ia hiru laurdenak erahilak izan ziren.
Bizirik irten ziren batzuek Amical Elkartea osatu zuten 1.962an, nazien exterminioko eremuetatik irteeran emandako hitza betetzeko sekula ez ahaztu han hildakoak, beti gogoratu han gertatutakoak eta nazismoari aurre egin, dagoen lekuan dagoela.
Zintzilik irratiak 2009an Errenteria-Oreretan grabatutako hitzaldia.

Info+ erlazionatua: 2013-01-09 - Komunikabideak / Sarea / Teknologia berriak "Mariage pour tous" legea eztabaidagai

close