Last minute: Erronka latza abiatu orduko Eragile instituzional izaera indartuko du Udalbiltzak Natur kontserbazioa Gipuzkoan (II) Gurutzean 'Revival' Urtero bezala Mundu bat Deskonektatzea Gizon bibotedun txiki batek Zorionak, Etxarri! Zorionak, etxarriarrak!
feeds
Listen live!

Latest

March 19, 2013

Larunbata honetan Hendaiako itsas bazterrak auzolanean garbitzeko deialdia egin du CPIE erakundeak

img/itsas_garbiketa.JPG
Play Download

CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak urteroko Udaberriko Kostaldeko Garbiketa Eguna antolatu du herriko 10 kilometro itsasbazterretan neguan bildutako zikinkeria biltzeko. Martxoaren 23an 9:00etatik 12:00etara Erlaitzatik hasi, Ondarraitzeko hondartza, Zokoburu eta Txingudiko Badiatik eta Bidasoa ibaiaren ertzetik Intzura auzoraino 11 gune ezberdinetan ariko dira garbiketa lanetan.

Aurreko urteetan 100 bat lagunek parte hartu dute bolondres gisa auzolanean, eta aurtengoan ere, herritar orori deia egiten diete. Xehetasunak biltzeko eta izena emateko 05 59 20 37 20 telefonora deitu behar da, edota Internet bidez ere, cpielittoralbasque@hendaye.com posta elektronikora idatz daiteke.

close