Urt. 9, 2013
Mugaldekoak: Munduko musika eta hitzen antologia
Gehiegi entzun ez, baina gehienetan gustura entzuten dugun musikaz aurkeztu dute euren bigarren diskoa: «Begiak lekuko». Gustuko dituzten munduko musikari eta idazle edo olerkariekin osatu dute, gurera, euskarara ekarrita. Mugaz honakoak dira baina haratago sortzen diren sortzaileekin estraperloan aritu dira, lan biribila plazaratuz.








