Azken ordua: Jalgi dira plazara New Yorketik eta Buenos Airestik Bruselara, mundu zabalera heldu da presoen aldarria "Presoen gaia gakoa izan da aztertu ditudan bake prozesu guztietan" 'Eppur si muove' Itxuraz txiki Beharra Kasta (eta II) Plaza ireki bat Ekainak 1 Legazpi 2013 - Zornotza 2005
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Mai. 16, 2012

Museoen Nazioarteko Eguna

img/artifex.jpg
Entzun Jeitsi

Heldu den ostiralean Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eta beraz, Oiasso Erromatar Museoan sartzea dohainik izango da egun horretan. Baina Erromatar Museoa haratago joan nahi izan du, eta asteburu osoko egitarau berezia prestatu du. Ostiralean bertan, "Artifex" izeneko erromatar ingenieritzari buruzko erakusketara bisita gidatua urririk egin ahal izango da.

Eta larunbatean, aldiz, goizeko 11:00etan, Mertxe Urteaga arkeologoak Biseraren azpian aurkitutako kristo ondoko lehen mendeko erromatar aztarnen inguruko hitzaldia emango du museoan bertan. Mertxe Urteagak berak azaltzen digunez, larunbatean arratsaldeko 18:00etan, aldiz, museoak abian jarri duen Minerva Foroaren baitan tertulia literarioa proposatzen dute.

erlazionatua: Oiasso Erromatar Museoaren kontratu egokitu egin du Udalak

close