Azken ordua: Erlijioa eskola ordutegitik ateratzea proposatu du Eskola Kontseiluak Bekak lortzea zailtzeko araua berriz aztertuko du Wertek Zergatik ez dute egia esaten? Telebista Brasil Mikak gara Lehengo lepotik burua Betaurrekoekin (II) Genero indarkeria Gobernatzeko janzkera
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Abe. 19, 2012

Olentzero Rock: 1000 jostailu

img/olentzerorock12_1.jpg

Joan den larunbatean Hendaiako Merkatu Zaharrean ospatutako Olentzero Rock Jaialdiaren bigarren ekitaldian, 500 jostailu inguru bildu zituzten, Ze Esatek, The Lookers eta Ekintza taldeen kontzertura sartzeko, jostailu bat entregatu behar baitzen. Horiei, aurreko asteotan Hendaiako 50 komertziotan egindako kanpainan zehar bildutako beste 500 jostailuak gehitu behar zaizkie. Beraz, mila guztira, iaz bildutakoaren bikoitza lortu dute aurten.
Jostailu hauek prezio murritzetan salduko ditu Denentzat Zentro Sozialak, Orio auzoan abenduaren 19an eta 20an antolatutako bigarren eskuko azokan. Eta bildutako diruarekin, beharrak dituzten famileindako aisialdi jarduerak antolatuko dituzte datorren urtean.

erlazionatua: Olentzero Rock 2012

close