Azken ordua: Ertzaintzak indarrez desjabetu du Troquenorren lantokia, Sondikan Virtisuko Gasteizerako ibilaldia egiten hasi dira Ekainaren 27, greba Nafarroan. Azpeitiko Corrugadoseko 76 langilek euren kaleratzea sinatu dute jada Cementos Portlandek 318 langile kaleratuko ditu Ontziolek greba egingo dute bihar, Bizkaia eta Gipuzkoan Inquinasan 45 eguneko kalte ordainak adostu dituzte Aske Guneak eta hegemoniaren eraikuntza Aspaldi Hamabi urte
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Abe. 4, 2012

Olentzero Rock 2012

img/olentzerorock12.jpg
Entzun Jeitsi

Iparraldeko Produkzioak musikarien elkartea eta Hendaiako Denentzat Sozial Zentroak elkarlanean Olentzero Rock Jaialdiaren bigarren ekitaldia antolatzen ari dira. Abenduaren 15ean ospatuko dute Hendaiako merkatu zaharrean, hainbat animazio eta kontzertu batekin.

Bertara sartzeko ez da txartelarik ordaindu behar, jostailu bat eramatearekin nahikoa izan da. Izan ere, helburu jakin batekin antolatu dute. Famili behartsuentzako jostailuak biltzea, bigarren eskuko merkatu merke bat eginen baitute bildutako jostailuekin. Eta diru horrekin, aukerarik ez duten familiendako oporrak antolatuko dute gero.

Iazko ekitaldian 500 jostailu bildu zituzten. Eta aurten gehiago biltzeko asmoz, herriko 50 komertzio eta eragilek bat egin dute ekimenarekin. Iñigo Hurtado, antolatzailea (SOINUA)

Hala beraz, egunotan zuen jostailuak Olentzero Rock Jaialdiaren kartela duten komertzioetara eraman ahal dituzue. Esan gabe doa baldintza onetan egon behar dutela.

Baina esan bezala, jaialdia abenduaren 15ean ospatuko dute. Eta egun horretarako, egitaraua zabala prestatu dute Denentzat Sozial Zentroarekin batera. ñigo Hurtado antolatzaileak azaltzen digunez, kultura eta musikaren bidetik, baina herriko elkartasun ekimen baita

erlazionatua: Joan den ostegunetik Hendaiako erretentzio zentroan atxikia da Karim Diaw, Aviron Bayonnais zango baloi taldeko jokolari ohia Zakar bilketa selektiboa Hendaian

close