Otsailak 2 larunbata, Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa
Heldu den larunbatean, otsailaren 2an, manifestazioa antolatu du Seaskak Hendaian, Baionako Suprefetak hizkuntz politikaren eta euskararen garapenaren kontra agertu duen jarrera salatzeko.
Suprefetak urtarrilaren 17an Hendaiako auzapezari igorri gutunean oroitarazi zion, diru publikoarekin ezin direla ikastolak eraiki, hauek ez baitira eskola publikoak. Auzapezak hitzordu bat ukanen du suprefetarekin otsailaren 6an.
Seaskaren arabera gutun hau biziki langerosa da, ikastolen sare osoa arriskutan jartzen baitu, eta beraz, Falloux legearen behin betirako aldatzea galdegiten du. HOrretarako Ipar Euskal Herriko, Okzitania, Bretainia, Altsazia eta kataluniako diputatu eta senadoreekin harremanetan da, legearen aldatzeko lan talde bat osatu dezaten
erlazionatua: 3.000 lagun bildu ziren larunbatean Hendaian, ikastolendako lege babesa aldarrikatzeko "Ikastolen aldeko borroka beste maila batera eraman behar dugu" Paxkal Indo Seaskako lehendakaria.








