Last minute: Europara, berandu izan arren Agindurik izan gabe ere, eskuak lotu Hesi artean, gidari Koma bakar bat ere aldatu gabe Zulueta eta Enparantzaren egoera gogorra salatu dute Europako abokatu taldeek Presoen senide eta lagun batzuek istripua izan dute Villenara bidean Frantzia 13 eskualdetan banatzen duen mapak lehen urrats nagusia gainditu du Akiles herren utzi nahi dute "Gurpil gaineko eskola izaten ari da bizikleta martxa; asko ikasiko dugu" Hiru urteko unibertsitate graduak abian nahi ditu Wertek 2015erako
feeds
Listen live!

Latest

Jan. 26, 2013

Pasaiako kanpoko portuaren kontrako alegazioak

img/hendaiakosuperpo13.jpg

Pasaiako kanpo kaiari buruzko galdeketa, 2012ko abenduaren 27tik 2013ko urtarrilaren 28ra.

Hendaiako ACE elkarteak aspaldian irrikaz espero zituen datuak aurkitu ditu ustekabean, Pirinio Atlantikoetako prefekturaren webgunean. Izan ere, prefetak aipatu proiektuaren gaineko galdeketa egingo zela berretsi zuenetik, zain ginen alferrikako proiektu erraldoietako bat deritzogun hori noiz aztertuko.

Galdeketa publikoa, beraz, 2012ko abenduaren 27tik hasi eta urtarrilaren 28ra bitartean iragango da eta honokoa du lerro-burua : « Pasaiako (Espainia) portuko azpiegituren gida plana » ("Projet de plan directeur des infrastructures du port de PASAJES situé en Espagne.")

Hendaiako ACE elkarteak eta CADEk gonbidatu nahi dituzte ingurumenaren aldeko elkarteak, surf eta mendi elkarteak eta hiritar oro proiektu honen kontrako iritzia azaltzera, gure kostaldea arpilatzea beste helbururik ez duelako, gure ekonomia irauliko duelako eta gure bizimodua suntsituko duelako, zenbait megalomanoren handikeria neurrigabea asetze alde, “hazkunde” deritzoten hondamendian oinarritzen baitute ekonomiaren zuzentzea.

More

close