Azken ordua: Erlijioa eskola ordutegitik ateratzea proposatu du Eskola Kontseiluak Bekak lortzea zailtzeko araua berriz aztertuko du Wertek Zergatik ez dute egia esaten? Telebista Brasil Mikak gara Lehengo lepotik burua Betaurrekoekin (II) Genero indarkeria Gobernatzeko janzkera
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Urt. 11, 2013

Saharako errefuxatuen aldeko Elikagaien Euskal Karabanaren kanpaina urtarrilaren 18an eta 19an egingo dute

img/euskal_karabana.jpg
Entzun Jeitsi

Sahararen Aldeko 9. Euskal Karabana betetzeko elikagaien bilketa kanpaina egingo dute Irun eta Hondarribiko supermerkatuetan. Urtarrilaren 14tik 18ra eskoletan, haurrek etxetik eramandako laguntza bilduko dute, batetik, eta bestetik, hilaren 18an goizez eta 19an supermerkatuetan ariko dira. Atuna eta sardina kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta emakumeentzako konpresak bilduko dituzte. Iaz Irun eta Hondarribia artean 9 tona janari bildu zuten.

Bestalde, boluntarioen bila ari dira supermerkatuetan aritzeko, bereziki Hondarribian. Bertako Zumardiko Eroski, Zezen plazako Super BM, Soroetako DIA de Soroeta, Santiago kaleko Aliprox eta Donosti kaleko SuperSokoan egongo dira, hilaren 18an goizez eta 19an, larunbatarekin, goizez eta arratsaldez.

Boluntario izateko 666 50 13 50 tezlefonora deitu behar da egunotan.

erlazionatua: Haur sahararrak udan "basamortuko infernutik" ateratzeko bidasotarren elkartasuna inoiz baino beharrezkoa dela ohartarazi dute Bidasotarrak Saharan: elkartasun brigadak.

close