Last minute: Gaixoak okerrera egin du Ikusi gabe, entzun gabe "Zuzendari oligarkia bat dago, denbora gehiegi daramana" Estatu indarkeriaren biktimei babesa aitortzeko lan egingo du Jaurlaritzak Burujabetzaz "anbiguoa" izatea egotzi dio PPk Urkulluri Iparragirreri ukatu egin diote zigorra etxean betetzea, gaixo den arren ESANA. ENRIQUE MAIA. Iruñeko alkatea Epaiketa politikoak amaitzea eskatu dute zortzi nafarren aurkako auzian Igor Calzadak hitzaldia emango du gaur NUPen independentziari buruz 673
feeds
Listen live!

Latest

Nov. 12, 2012

Stop kaleratzeak Bidasoa

img/stopkal.jpeg
Play Download

Laguntza beharretan ditugu ere, milaka famili euren etxebitiza ordaindu ezinikan daudelako. Eta dakizuten bezala, joan den astean Barakaldon etxetik kaleratua izan baino lehen bere buruaz beste egin zuen emakumearen gertakariearen ondotik, ez da beste gairik izan aktualitatean.

Izan ere, urteotan emandako 400.000 familien kaleratzeak ez dira nahikoa deigarri izan, bistan dena. Eta Barakaldoko gertakariaren ondotik, egun gutxietan Espainiako politikariek kaleratzeen injustizia geldiarazteko, laupabost urteotan egin ez dutena egiten hasi dira.

Berandu ala ez, kontua da Kutxabankek, esaterako, larunbatean bertan jakitera eman zuela Espainiako Gobernuak kaleratzeak berriz arautu arte, desjabetza prozesu guztiak eten egiten zituela. Eta atzo Espainiako Bankaren elkarteak ere, eskaera berbera egin die banketxe eta aurrezki kutxa guztiei.

Azken gertakari hauen aurrena, eta gure eskualdean, astero etxe kaleratzeen drama gure artean dugula ikusita, Stop Kaleratzeak Plataformako ordezkariekin hitzegingo dugu datozen minutuetan. Miren bertako kidea dugu...

close