Last minute: "Konpon dezatela behingoz" Ez aurrera eta ez atzera Kartzela galeria batean, bakarrik Espero ez zuten erantzuna ESANA. MERTXE AIZPURUA. Udalbiltzako lehendakaria Aurrekontuak adostea posible izango dela uste du PSE-EEk Igandeko galdeketak arrakasta izatea espero dute Ertzaintza ez dadila eskubideen aurka erabili eskatu dute Erreforma, "hausturarik gabe" Gerra estali, mezulariari eraso
feeds
Listen live!

Latest

Jan. 23, 2013

Stop Kaleratzeak plataformak Flor Grijalbaren etxebizitzaren enkantea geldiaraztea lortu du

img/2013-01-23_10.03.28.jpg
Play Download

Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak gaur Irungo epaitegian egitekoa zen Flor Grijalba irundarraren etxebizitzaren enkantea bertan behera geratzea lortu du. Irungo Udalak batetik, eta plataformako abokatuak (Yolanda Del Molino) hainbat alditan negoziaketa abiatzeko saiakerak egin dituzte Caixabank-ekin, baina honek orain arte ez du akordiorako aukerarik eman.

Flor Grijalbak bere lagun bati laguntzeko, ileapaindegi bat irekitzeko 39.500 euroko
kreditu pertsonal bat eskatu zuen 2009an. Eta ordainketari aurre egiterik izan ez duenez, Caixabankek Puianako Embajador Aristi plazan dagoen bere etxea desjabetu nahi dio orain. Etxebizitzak 197.000 euro balio du.

Abokatuaren arabera, Florrek izenpetutako mailegu kontratua “Deabruaren Kreditua” da, Caixabankek dirua utzi eta bi urteko epea eman baitzion %6ko interesarekin kuota bakar batean dirua hori itzultzeko. Atzerapenarengatik, aldiz, ordaindu gabekoaren gaineko %20 interesa aplikatu dio atzeratutako egun bakoitzarengatik. Une hauetan, 52.000 euro zor dizkio.

Flor Grijalbak, 77 urte ditu eta erretreta edo pentsio apal bati esker bizi da. Ez du senide zuzenik, eta beraz, bere egoera larria den heinean, bere bizitokian segitzea eta behin hildakoan etxebizitza Caixabanken jabetzakoa izatera pasatzeko alternatiba eman zion banketxeari. Baina aukera hau ere ezezko borobila jaso zuen.

Momentuz, enkantea bertan behera utzi dute. Dirudienez, Udalak eta Stop Kaleratzeak plataformak eragindako presioa izan daiteke, arrazoia. Caixabank-ek ez duelako prentsa edo publizitate txarrik nahi. Eta negoziaketaren atea zabalik egon daiteke.

close