Last minute: Unerik indartsuenean doa 'Yes Scotland' bozketara Beroaren mapa Baietzaren biharamunean, zer? "Orain arte Dr. Jekyll ibili da kalean; bihar Mr. Hyde aterako da" Eredu bila Edinburgon 1.265 km, 786 milia "Argudioengatik baino gehiago, sentipenengatik bozkatuko nuke" "Galdeketak politikarekiko interesa piztu du, eta hori sanoa da" Espainiako Konstituzioan jarri dute muga Legebiltzarrean kontsulta lege bat aurkeztea aztertzen ari da EH Bildu
feeds
Listen live!

Latest

May 4, 2012

Tren Berdea Guadalupera

img/Tren_berdea.JPG
Play Download

Behemendi elkarteak Hondarribiko Guadalupera igotzeko Tren Berdearen zerbitzu berria martxan jarriko du bihar. Hiru euroen truke Zumardi aldameneko San Juan de Dios biribilgunetik atera eta Guadalupera joan-etorriko bidea egiteko eskaintzarekin batera, aurten Guadalupeko fuertera sartzeko aukera emango dute beste bi euroen truke.

Eta bisita gidatu horiek bihar martxan jartzen dituztenez, aurreneko eguna izanagatik, bisita dohainik egin ahal izango da. Gregorio Berrotaran, Landa Garapanerako zinegotziak azaldu duenez, bereziki edadeko hondarribitarrek fuertea barrenetik bisitatzeko agertu duten interesari erantzuteko asmoa baitute.

Esan bezala bihar dohainik sartu ahalko da fuertera Tren Berdearekin. Eta aurrerantzean bi euro ordainduta. Halere, igande goizetan Behemendi elkarteko gida batek tren berderik gabe bada ere, fuertea bisitatzeko aukera emango du asteburu honetatik aurrera. Goizeko 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo dituzte bisitak, eta lekuak Arma Plazako Interpretazio Zentroan erreserbatu behar dira.

Bestalde, Behemendi landa garapenerako elkarteak Irungo Lapurriturriko informazio gunea dinamizatzeko helburuarekin, Aiako Harria Natur Parkeko hegaztiak ezagutzeko ateraldia antolatu du bihar goizerako. Gehienez jota 15 lagunentzako lekua dago, eta izena emateko SAC bulegora jo behar da. Hitzordua bihar goizeko 9:00etan Erlaitzeko gainako Lapurriturriko informazio gunean duzue, eta ateraldiaren gida, Idurre Zugazagastik azaldu digu goiza nola pasako den

Aurrerantzean halako ateraldi gehiago antolatzeko asmoa azaldu du Behemendi elkarteak. Baina talde txikietan behar du izan, hegaztiak ez uxatzeko. Eta arrazoi beragatik ere, biharko parte-hartzaileei kolore ilunez jantzita joatea eskatzen zaie.

close