Last minute: 1.861.753 boto independentziaren alde "Ezohiko egoera" izanagatik, ontzat jo dute galdeketa behatzaileek Eta orain, zer? Bette Davis Bartzelonan Generalitateak deliturik egin ote duen argitzeko ikerketa hasi du fiskaltzak Jaurlaritzak dio Kataluniakoa "erreferente" bat dela baina ez bere bidea Oroimen osoa, gertuago Amore eman du Joan da erregina, gora erregimena "Militante politikotzat" jo dute beren burua Parisen epaitzen ari diren zazpiek
feeds
Listen live!

Latest

Dec. 7, 2012

Txikituaren banaketa, datorren asteartean.

img/txikituahondarri.jpg
Play Download

gabonak arriskutsuki hurbiltzen hasiak ditugula ez dago zalantzarik. Hendaia eta Hondarribian kaleko gabonetako argiak dagoeneko piztu egin dituzte. Baina eguberrien hurbiltasunaren adibide garbiena, Hondarribiko arrantzaleen txikituaren banaketa dugu. Heldu den asteartean finkatu baitute urteroko tradizio hau.

Inor gutxik daki seguru txikituan banaketa nola sortu zen Hondarribian. Baina urtero garai hauetan bosna kilo bakailao eta zazpina litro olio jasotzen dituztenek, gustura eusten diote Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak banatzen duen gabonsari edo txikituaren tradizioari.

Oso estimatua dute arrantzale eta euren senideek eta etxean ondo aprobetxatzen dute. Ohitura polita da, arrantzale etxeetan txikitandik bizi izan dutena, baina ez da oso argi noiz hasi zen. Kofradia eskualdeko elkarterik zaharrena da, XIV. Mendekoa, alegiya. Baina zenbaitek bildutako datuen arabera, 1942. urtean hasi zen Kofradia negua hobe pasa ahal izateko jakiak banatzen, garbantzuak, oilaskoak denetarik banatu izan dute. Eta gero hasi ziren bakailaoarekin. Hala azaldu digu, Norberto Emazabelek, Kofradiako Abade Nagusiak. Argi dago usadio zaharra dela.

Hala, beraz, Attona Domingo, Gure Amuitz, Itsas Eder, Tuku Tuku edo Kuku Arri untzietako arrantzaleez gain, denetara kasik 300 arrantzale aktibo, beste hainbeste arrantzale jubilatuk, ezinduta dauden bederatzi lagun, azken urtean hil direnen familiei, Kofradiako 25 bat langileei eta 130 alargunei banatuko diete txikitua. Diotenez, 5200 litro olio baino gehiago eta kasik 4000 kilo bakailu banatuko dute.

Hitzordua, heldu den asteartean izango da, Kofradian bertan, goizeko 9:00etatik 13:00 arte, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

close